Fanzine tailerra, Feministaldian

Fanz

Abenduaren 17an hasiko da Feministaldia, kultura feministaren inguruko jaialdia. Besteak beste, fanzine tailer bat iragarri dute. Donostiako Sukaldea Tabakaleran egingo da, Atotxako dorrearen etxabean kokatutako lokalean. Hiru eguneko iraupena izango du, abenduaren 17tik 19ra, eta Maite Caballerok eta  Arrate Rodriguezek gidatuko dute. “Fanzine kolektibo bat egingo dugu tailerreko parte hartzaile guztien artean. Tailer barruan eta inprenta edo fotokopiagailuaren beharrik gabe egingo dugu lan, teknika zuzenen bitartez: Pochoir, gomazko tanpoiak eta kollagea”.

Izen-emate kopurua mugatua da. Gehienez ere 12 lagunek har dezakete parte. Tailerrarri buruzko xehetasun gehiago, esteka HONETAN.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.