Anjel Lertxundi, Koldo Mitxelenan

Berrirakurtzen2

Anjel Lertxundi, ‘Berrirakurtzen’ zikloan. Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuaz arituko da gaur, 19:30ean Koldo Mitxelena Kulturunean.

Irakurketa erdigune duen zikloa da  ‘Berrirakurtzen’. Nork ez du gogoan libururen bat motibo batengatik edo besterengatik? Izan daiteke nerabezaroan zirrara eragin zizuna, duela hilabete astindu zintuena, ausaz topatu zenuena, garai batean liluratu eta berriki berrirakurtzean zapuztu zaituena… Mila eta bat liburu dago mundu zabalean eta beste horrenbeste modu dago haiek irakurtzeko, haiekin bat egiteko. Hilero norbait gonbidatuko dugu eta hark aukeratu liburuaren gainean bere berrirakurketa aurkeztuko digu: zer iradoki edota sorrarazi dion. Bakoitzak bere ikuspuntutik, bere eskarmentutik, egingo du irakurketa, formatu librean.

Anjel Lertxundiren Bere fikziozko lanik ezagunenak  Otto Pette eta Hamaseigarrenean aidanez  dira. Eguneroko kronikarako leihoa du  Berria egunkarian. Horrez gainera, zineman saiakerak egina da. Berrirakurketaren plazeraz ziharduen Mentura dugun artean liburuan.

 

 

This entry was posted in ag-Hitzaldiak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.