Liburutegi digitalean murgiltzeko gida praktikoa

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak eLiburutegia jarri berri du martxan

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak formatu digitalean irakurtzeko plataforma berri bat jarri du irakurleon eskuetan: eLiburutegia. Liburutegi digitalaren bidez,  liburu elektronikoak mailegatzeko aukera, hots, mailegu digitala egitekoa. Usurbilgo Sutegi udal liburutegian topatu dugu gida praktiko moduko hau. Eta jaso bezala zabaldu nahi diegu Hitzen Uberan dabiltzan lagunei. Ea zuei ere argigarri zaizuen.

eliburutegia

“Gehigarri interesgarri batekin dator zerbitzu publiko hau: argitaletxe, egile eta itzultzaileen lana aitortuko da. Nola? Haiek, “lan hori egiteagatik kobratu egingo dute,(…) horrela, kultura industria mantenduko da, eta argitaletxeek zein egileek lan berriak sortuko dituzte”, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordearen hitzetan.

Gainera, eLiburutegia funts oparoa eskaintzeko asmoz sortu da. 1.500 titulu inguru ditu abiapuntuan: gazteleraz 1300, euskaraz 200; genero eta gai ezberdinetako eleberri ugari, berriak zein klasikoak; badira ezagutza ezberdinetako liburuak ere (giza zientziak, historia, biografiak…); gazte(txo)entzako liburuak… 2014. urte honen amaieran, 3.000 izenburuz hornitua egotea espero da; 2015ean, askoz gehiago.


Nola erabili eLiburutegia

0. Lehenik eta behin, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegi batean bazkide izan/egin: erabiltzaile zenbakia eta  pasahitza emango dizkizugu; era berean, helbide eletroniko bat eskatuko dizugu.


 1. Behin bakarrik egin beharrekoa:

1.1. ADOBE ID delakoan erregistratu beharko duzu (lehen aipatutatako egile eta argitaletxeen eskubideak bermatze aldera). AdobeID(entifikatzaile)a hau da, zure helbide elektronikoa (zeina, Liburutegiko erabiltzaile gisa utzi duzun berdina izatea komeni baita), eta pasahitza gogoan hartu/gorde.

1.2. PC/MACen bidez edo/eta irakurgailu elektronikoan irakurri nahi izanez gero, Adobe Digital Editions 2.0 programa instalatu beharko duzu zure ordenagailuan  eta, aurretik lortutako AdobeID-a eta pasahitzarekin, Laguntza atalean ekipoa (ordenagailua) baimendu.

IOS (Apple) edo ANDROID sistema duten gailuetan (tableta edo telefono mugikorretan) berriz, BlueFire aplikazioa jeitsi beharko duzu eta, AdobeID-rekin (pasahitza gehituz), zure gailua baimendu.


 

2. Mailegu bakoitzeko egin beharrekoa:

2.1. www.liburuklik.euskadi.net-en sartu, hortik eLiburutegian,  aukeratu gustuko liburua, eta Mailegatu aukera sakatu (libre egon ezean, erreserba egin dezakezu).

2.2. Liburutegiko erabiltzaile zenbakia eta pasahitza eskatuko dizkizu.

2.3.Mailegatutako liburua irakurtzeko bi aukera  ikusiko dituzu:

2.3.1. online irakurtzekoa: Internet bidez zure gailuan momentuan irakurtzeko, gordetzeko aurkerarik gabe.

2.3.2. ePub formatuan jeistekoa: 

  1. Zure PC/MAC-ean,  Adobe Digital Editions programan ireki eta gordeko zaizu  dokumentua. Programa berean mantendu behar duzu

irakurgailu elektronikoan irakurri nahi izanez gero, hau USB kable bidez zure ordenagailura konektatuz: Adobe Digital Editions-en, gailuaren irudia azalduko zaizu eta alboan gurpiltxoa (Aukerak); Aukerak atalean sakatu “Baimendu gailua” botoia, gailua AdobeID kontuarekin lotzeko. Azkenik, toki batetik bestera arrastatu liburua.

  1. Android gailuen kasuan, aukeratutako dokumentua BlueFire aplikazioan ireki ahal izateko, Deskargak edo tankerako karpetara jo, eta .acsm fitxategia (zure mailegua) hortik zabaldu;  ezin baduzu, ES File Explorer bezalako doako fitxategi-kudeatzaile bat erabili eta liburuaren .acsm fitxategia aurkitzen den karpetara (Deskargak…) jo,  BlueFire aukeraren bidez irekitzeko.

IOS gailuen (Apple) kasuan, dokumentua zuzenean irekitzen da BlueFiren.

Eta listo, liburua zure gailuan izango duzu. 


Mailegu arauak:

-Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.

-Erabiltzaile batek gehienez 2 liburu hartu ahalko ditu maileguan aldi berean; 2 erreserba egiteko aukera.

-Mailegua iraungi baino 5 egun lehenago, gogorarazteko mezua bidaliko zaio erabiltzaileari. Liburutegiko erabiltzaile gisa utzitako helbide elektronikora iritsiko da mezua.

-Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean”.


Informazio iturria: Usurbilgo Sutegi udal liburutegia

Sarrerako argazkia: Berria.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.