Berbaratza: itzulpenari buruzko blog bat

ITZULPENARI BURUZKO BERBARATZA BLOGA ABIAN JARRI ZUTE MAIATZEAN

Itzulpengintzako lau ikaslek bloga jarri zuten martxan pasa den maiatzean. Ez ote zaigun apur bat oharkabean pasa, urtea amaitu aurretik erreskatatu nahi izan ditugu haiei buruzko xehetasun batzuk, eta, jakina, haien lana ezagutzeko gonbita ere luzatu nahi izan dizuegu.

Captura de pantalla 2014-12-30 a la(s) 18.05.32_1

2014ari begira jarrita, euskararako itzulpengintza bixi-bixi ibili dela ikusi dugu. Hamaika liburu ekarri dira euskarara, horietako batzuk aipatu genizkizuen dagoeneko Durangoko Azokaren bezperatan, argitaletexe zahar eta berriek pizkor jarraitzen dutelako seinale, eta itzulpengintzarekin lotutako webgune eta blogek jo eta fuego diraute. Edonola ere, azken alor horretan kimu berri bat ernatu zen maiatzean, eta beldur gara ez ote den apur bat oharkabean pasa. Berbaratza blogaz ari gara.

Aurtengo udaberrian sortu zuten blog hau Itzulpengintza eta Interpretazioko lau ikaslek: Ainhoa Eguren, Elixabet San Sebastian, Maddalen eta Maite Urzaa. Hiru ataletan banatzen dute euren ekarpena: batetik, ezkaratzean, munduko autoreen lanak euskaratzen dituzte; bestetik, baratzean sorkuntza-lan propioak plazaratzen dituzte, eta, azkenik, Interesgarriak izeneko multzo batean, horiexek batzen dituzte, kontu jakingarriak eta eta bitxikeriak.

Azken zazpi hilabeteetan haikuez mintzatu dira, eta baita Gabriel García Márquezen eta Samantha Schweblinen lanak ekarri dituzte euskarara. Urtearen hondar honetan, Heinrich Böll autore alemaniarraren “Barregilea” ipuina itzuli dute.

Urte berrian ere ibilbide oparoa egingo dutelakoan, gertutik segiko ditugu.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.