Hitzak biberoitik

imageE-irakurtzeaz ari ginen. Paperezko liburuak (p-book) ez ziren aipatu ere egin. Halako batean, lagun batek zera esan zigun, “Txikitzen ari gara, ni bai behintzat. Ez dut pazientziarik liburu bat irakurtzeko, nahiago dut norbaitek irakurtzea, eta ni etzanda, begiak itxi eta entzuten egotea”.

Bezperan, IF Interactive fiction, Uncreative writting, eta antzeko gaietaz zerbait irakurri nuenez, gintonika hartu eta kalera atera nintzen, erbesteko kaleen ‘zuritasunean’, ea haretaz ideia beltzik aurkitzen nituen.

Tragoaren eraginez, honako hau bururatu zitzaidan.
Mugikorretan mikroipuin-audioak. Nire lagunak biberoitik barneratzeko aproposak. Zerbait berria bidean zetorrela zirudien, nire barneko kidetxoak,
- Ni zain nago, ea berandu baino lehen, Inga Zoluderen lana euskarara itzulita, paperean noiz irakurtzen dudan- esan zuenean.

Joseba Mikel Ugalde

About Joseba Mikel Ugalde

Bermeo 1956 2010 - Ai gure Bermio 2012 - Hirurehun eta hamar segundo haiek 2013 - Urertzeko mamarrua 2014 - MUAKISS
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.