William Shakespeare-ren “Sonetoak”

sonetoak

William Shakespeareren Sonetoak argitalpena aurkeztuko dute Aztarnak eta< Mikela Laboa katedrak argitaraturik: 344 orrialdeko liburua eta 2 CD audioz dago osatua edizioa, 23 doinu, 154 errezitatu. Juan Garzia itzultzaileak egin ditu itzulpenak eta koordinatu du proiektua.

“Alde batetik, Juan Garzia itzultzaileak euskaraturik, Shakespeareren 154 sonetoak jasoko dituen liburua plazaratuko du Katedrak; bestetik, hainbat lagunek —tartean idazleak, aktoreak, kultur eragileak…— sonetoak errezitatu dituzte, eta Aztarna zigiluak argitaratuko duen diskoan entzun ahal izango dira. Horrez gain, sonetoetako batzuk kanta bihurtu ditu Joxan Goikoetxeak, eta haiei ahotsa jarri diete Olatz Prat, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Estitxu Pinatxo (Damba), Paco Ibañez, Petti eta Mikel Urdangarin kantariek. Azkenik, Koldobika Jauregi eskultorearen esku geratu da diskoaren alderdi plastikoa eta diseinua. 2015an diskoaren zuzeneko aurkezpenak egingo dituzte”. (Iturria: Badok).

 

This entry was posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.