Jarraipena izango du Berrirakurtzen zikloak

Altxor uhartea (R.L. Stevenson) aztertuko dute gaur Koldo Mitxelenan

Beñat Sarasola eta Jon Benito izan ziren Berrirakurtzen zikloa sustatu zutenak. Kolektibo bat sortu zuten propio egitasmo hau burutzeko: Memory Dump. Lehen edizioko saioak bezalaxe, iragarri dituzten berriak ere Donostiako Koldo Mitxelenan egingo dira. Mikel Pagadizabal izango da gaurko gonbidatua. Robert Louis Stevensonen Altxor uhartea liburua hartuko du hizpide.

Berrirakurtzen2015

“Jardunaldi ireki hauetan, liburu horren aitzakian liburuaz eta bertatik eratortzen denaz eta zaigunaz arituko dira eta gara, modu erabat librean”. Iaz, Berrirakurtzen zikloa aurkezteko baliatu zituzten hitzak dira. Gaur abiatuko den ziklo berrirako ere balekoak direnak.

“Bakoitzak bere ikuspuntutik, bere eskarmentutik egingo du irakurketa, formatu librean”, Memory Dump kolektibokoek aditzera eman zutenez. “Esperientzia aberasgarri, ireki eta artistiko bat planteatu nahi dugu. Liburuez, liburuek sortu eta sortzen diguten plazeraz, izuaz edo gogoetaz, modu librean. Liburuak maite ditugulako”.

Mila eta bat liburu dago mundu zabalean eta beste horrenbeste modu dago haiek irakurtzeko, haiekin bat egiteko. “Hilero norbait gonbidatuko dugu eta hark aukeratu liburuaren gainean bere berrirakurketa aurkeztuko digu: zer iradoki edota sorrarazi dion. Bakoitzak bere ikuspuntutik, bere eskarmentutik, egingo du irakurketa, formatu librean”.

Hauek dira udaberria bitartean hizlari gonbidatuak, eta liburu hautatuak.


Berrirakur2015

Urtarrilak 29, arratsaldeko 7:30etan

Mikel Pagadizabal. Altxor uhartea (Robert Louis Stevenson).


Otsailak 26, arratsaldeko 7:30etan

Ixiar Rozas. Ser americanos (Gertrude Stein).


Apirilak 23, arratsaldeko 7:30etan

Rafa Berrio. Vitrina pintoresca (Pío Baroja).


Maiatzak 28, arratsaldeko 7:30etan

Lorea Agirre. Historia universal de Paniceiros (Xuan Bello).


Ekainak 18, arratsaldeko 7:30etan

Jakoba Errekondo. Deabruaren hiztegia, Ambrose Bierce.

(berrirakurketa hau Alderdi Ederreko lorategian burutuko da).

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.