barikuko erretratuak

 

2015-01-30

Uraren eta olioaren epika

Nizatik dator gaurko argazkia; txikia, baina handia. Bertako eskola bat ikusten da: haurrak, gurasoak, irakasleak… eskola bat, Frantziako eskola bat, beste bat.

Bertako ikasle bat, zortzi urtekoa, komisariara eraman dute, terrorismoaren apologia egin duelakoan… Charlie Hebdo Parisko aldizkari satirikoan izandako sarraskiaren aurrean, umeak esan omen du eskolan bera ez dela Charlie sentitzen, eta bera, egon, terroristekin dagoela, alegia, bat egiten duela terroristekin, epika jihadistarekin.

Ur eta olio gisa planteatzen denean desberdintasuna: arrazazkoa, kulturazkoa, erlijiosoa, politikoa… Ur eta olio gisa, bada fusioa ezinezkoa da. Elkarren parean egotea bera ere ezinezkoa da. Ur eta olio gisa planteatuta desberdintasuna, posible den bakarra da bata bestearen gainean egotea.

Eta denek olio izan nahi…

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.