Miguel de Unamuno saiakera lehiaketaren edizio berria

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XVI. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketa iragarri berri du. Lehiaketa 1999an abiatu zen eta, geroztik, urtero banatu dira sari hauek. 6.000 euro jasoko ditu saiakera-egile sarituak, eta beste 6.000 euro emango zaizkio erdaraz idatzitako saiakera-egile sarituari.

Unamuno

Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabekoak eta aurretiaz saririk jaso gabekoak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez.

Idazlanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Lanak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo Internetez, web orrialde hauen bitartez: www.bilbao.net/premiounamuno eta www.bilbao.net/unamunosaria

La shoah en Lévinas: Un eco inaudible, Alberto Sucasas idazle galiziarraren testua, eta Jurgi Kintanaren Azkue bilbotar ezezaguna izan ziren iazko Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren irabazleak. Edizio horretan inoiz baino lan gehiago aurkeztu ziren, gaztelaniaz idatzitakoak 93 izan ziren, euskaraz idatzitakoak 7.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.