‘Literaturak aro digitalean’ jardunaldi irekiak

EHUko Gizarte eta komunikazio zientzien falkultatean Literaturak aro digitalean jardunaldi irekiak antolatu dituzte, abenduaren 16 eta 17an. Hementxe duzue egitaraua:

Jardunaldi irekiak: Literaturak aro digitalean (Komunikazioa Multimedia EHU-EITB Masterra)

Ziberliteraturaren inguruko jardunaldi hauetan hiru gai nagusi hauen inguruko gogoeta zabaldu nahi da:
1. Ziberliteratura. Literaturaren definizio berrietarantz. Literatura digitalaren agerpenaz gogoeta egingo da, eta horretarako, ziberliteraturaren definizioaz, nolakotasunaz eta ezaugarriez gogoeta egingo da.
2. Ziberliteratura eta genero literario berriak. Literatura digitalak sorturiko eta garaturiko genero literario berriak aurkeztuko dira eztabaidagai honen inguruan.
3. Internet eta literaturaren hedapena. Teknologia berriek eta Internetaren garapenak literaturaren dibulgazioan aldaketa zenbait ekarri ditu, eta batez ere aukera berri zenbait zabaldu ditu.
Literaturaren hedapenerako bide berri horiek izango dira eztabaidagai honen oinarrian.

EGITARAUA
Abenduak 16, osteguna:
11:00, Laura Borràs (UB): “Ziberliteratura, literaturaren bide berriak” (gazteleraz)
12:30, Manuel del Río (USC): “Narratiba aro digitalean: ereduak eta aukerak” (gazteleraz)

Abenduak 17, ostirala:
11:00, María do Cebreiro (USC): “Poesia eta teknologia” (gazteleraz)
12:30, Mahai-ingurua:
• “E-garoa proiektua”: Eneko Agirre.
• “www.armiarma.com Literatura gordailua proiektua”: Mikel Elorza.

Solasaldiak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 25. gelan izango dira.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>