Umorez berdintasunerantz

Umorez jardunaldiek badute moretik eta umoretik. Genero rolak eta bertsolaritza: azken aldian gero eta gehiagotan agertzen den gaia da hau, eta Bertsozale Elkarteak pausu bat gehiago emango du datozen bi ostegunetan norabide berean. Bi hitzaldi-sorta eskainiko dituzte otsailaren 3an eta 10ean Villabonako Subijana etxean.


Bertsolaritza eta genero sistemaren gaineko gogoetak, hitzaldiak eta tailerrak ugaritu egin dira azken urteotan. 2003an hasi ziren bertsolaritzaren esparruko emakumeak gai honen inguruan elkartzen, eta 2008az geroztik Bertsozale Elkartean genero batzordea lanean ari da. Batzorde honek Elkartean eta eragin-esparruetan genero perspektiba txertatu nahi du.
Heziketa tradizionalak emakume eta gizonengan duen eragina aztertzea, barne-egiturak deseraikitzea eta norberak pertsona aske eta aberatsagoa izateko dituen aukeratan sakontzea da helburua, pertsonen eraldaketa prozesua bultzatuaz, gizarte parekide eta askeago bat sortzeko. Bertsolaritza eta generoari dagokionez, egungo ekarpen nagusiak plazaratzeko, lau hitzaldiz osatutako jardunaldiak egingo dira otsailean, Bertsozale Elkartearen egoitzan, “Umorez: generoa bertsolaritzan” izenburupean. Interesa duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Hitzaldi guztiak Villabonako Subijana etxean izango dira, eta honakoa izango da egitaraua:
Otsailaren 3an, ostegunez:
18:00etan: Jone Miren Hernandez. “Emozioen labirintuan: emakumeen hitza, ahotsa eta bertsolaritza: norabide ezberdin baten bila?”
19:30etan: Xabier Odriozola: Parekidetasuna eta maskulinitate berriak.
Otsailaren 10ean, ostegunez:
18:00etan: Leire Ibarguren. “Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok arte eszenikoetan?” tesinan oinarritutako hitzaldia.
19:30ean: Maialen Lujanbio eta Judith Montero. “Ornitorrinkus” lanaren interpretazioa.
Hitzaldien ostean afaritan geratzeko aukera eskainiko da, solasaldia luzatu nahi dutenentzat. Afaritarako erreserba aurrez egin behar da Bertsozale Elkartean (943 69 41 29 / umorez@bertsozale.comHelbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu )
Intereseko loturak:

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>