Literatura Eskola larunbatean ‘Gartzela eta literatura’z

Jose Luis Otamendik eta Mitxel Sarasketak gidatuko dute saioa. Gartzela eta literaturari buruzko saioa hurrengo Literatura Eskolan. Donibane Lohitzunen izango da, AEKren gaueskolan.


Larunbateko literatura eskolako saioak bi parte izango ditu. Batetik Mitxel Sarasketak kartzelako literaturari buruzko ikuspegi orokorra emango du, Ataramiñe bildumak aintzat hartuta erreferentzia nagusien artean. Bestetik, Jose Luis Otamendik Jokin Urainen lana aztertuko du, bere produkzioa errepasatuz liburuz liburu, gai eta estilo aldetik ikusten dizkion alderdiak azpimarratuz. Otamendik berak azaldu digunez ‘gaietan ageri dituen konstanteak eta horiek lantzeko baliatzen dituen estilo moduak begiratuko ditugu, tarteka hainbat testu irakurriz, prentsan egin zaizkion kritikak eta eman dituen hainbat elkarrizketetan esan dituenak makulu ditugula’.
Ohiko moduan goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua eskolakideek, 14:00etan amaituko da eskola gutxi gorabehera. Eskolari buruzko argibideak jasotzeko edo eskola osteko bazkarian izena emateko posta honetara jo dezakezue: patxi@gaztelumendi.orgHelbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazio osagarria:
Ataramiñe webgunea.
Ataramiñe kritikak.
Jokin Urainen liburuen kritikak.
Ez dago etxean liburua osorik.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>