Larunbatean hasiko da “Bertsolamintza” Saran

Inertziak erantzi, garena jantzi izenburupean, bertsolaritzari buruzko gogoeta eta ikerketa bultzatu asmoz Bertsozale Elkarteak antolatutako jardunaldien baitan, datorren larunbatean, otsailaren 26an, Sarako Lur Berri aretoan hitzaldiz eta saio esperimentalez osatutako jardunaldi interesgarria izango da. Hiru hitzaldi izango dira, hurrenez hurren:


  • Eric Dicharry: Bertsolaritza eta umorea
  • Andoni Egaña: Nola gainditzen dira inertzia ideologikoak? Zenbateraino obligatzen dute?Nola gainditzen dira inertzia ideologikoak? Zenbateraino obligatzen dute?
  • Amaia Vazquez: Inprobisazioaren gozamena: oholtzako bertsolaria proeikzioetatik nola askatu unean unekoa goza dezan.

Ondoren, Martin Aramendik mahai-ingurua gidatuko du hizlarien artean, eta gauean bertso-afari esperimentala izango da kantuan Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso eta Peña direla. Gai-jartzen Andoni Egaña arituko da.
Bertsolaritzari buruzko gogoetek eta ikerketek osatzen dute Bertsolamintza. Gogoetatzeko beharra eta kezka sortu duten gaiei buruzko hausnarketak egiten aritu dira hainbat lagun, eta hausnarketa horien plaza da Bertsolamintza IV. Hilabeteetan zehar gai ezberdinak mintegietan landu eta eztabaidatu ondotik, kideen ekarpenekin aberastu eta gero, gogoeta egile bakoitzak bere bidea egin du. Hausnarketa borobildu ondotik gizarteratzeko tenorea iritsi delakoan dira.
Orain artean hiru Bertsolamintza antolatu dira: 1993, 1995 eta 2003an. IV. Bertsolamintza hau bertsolaritzan diren inertziei buruzkoa izango da. Inertziak bertsolaritza irakaskuntzan, inertziak kantatzeko roletan, inertziak txapelketan, inertziak bertsolaritzaren sisteman, inertziak ideologian, inertziak bertso sorkuntzan, inertziak umorean, inertziak sortze prozesuan, inertziak gai?jartzailetzan… Hamar aditu edota arituk, bakoitzak bere talaiatik, bertsolaritzan diren hainbat inertzia aztertuko dituzte. Eta hori gutxi balitz bezala, hiru bertso saio esperimental apailatu antolatzaile taldeak, gogoetek eman eltzeak sutan jartzeko.
Sarakoa hasiera baino ez da izango. Hona hurrengo hitzorduak:
MARTXOAK 1 (asteartea)
NON: Gasteizko Amaia Zentroan 18:00etan
HITZALDIAK:
• Oier Araolaza: Txapelketaren kontra
• Fredi Paia: Zelan eragiten dio txapelketak sormenari? Epaileak kalitate ziurtagiri?

19:30ean eztabaida publikoari irekia: Oier Araolaza eta Fredi Paia.
Aurkezle eta moderatzaile: Asier Lafuente.
MARTXOAK 4 (Ostirala)
NON: Iruñean, Hizkuntza Eskolan (Kaldeleria 11) 18:00etan
HITZALDIAK:
• Jon Martin eta Estitxu Eizagirre: Zer ikasi behar da bertso eskoletan? zer desikasi?
• Jon Ansa: Bertsokera(k) eta sistema(k).

19:45ean eztabaida publikoari irekia: Jon Martin, Estitxu Eizagirre eta Jon Ansa. Aurkezle eta moderatzaile: Arkaitz Goikoetxea.
MARTXOAK 10 (Osteguna)
NON: Durangoko Kafe antzokian 18:00etan
HITZALDIAK:
• Egoitz Aizpuru: Gai?jartzailea emagin? Zenbateraino markatzen du gaiaren ikuspegiak eta tonuak ondorengo bertsoaldia?
• Ibon Arrizabalaga: Gorbata ala amantala erantzita… andre?gizonak bertsotan biluzik?
19:30ean eztabaida publikoari irekia: Egoitz Aizpuru eta Ibon Arrizabalaga. Aurkezle eta moderatzaile: Onintza Enbeita
20:30etan bertso?saio esperimentala:
• Bertsolariak: Jon Maia, Iker Zubeldia, Onintza Enbeita, Ainhoa Agirreazaldegi
• Gai?jartzaile: Egoitz Aizpuru
MARTXOAREN 12an Jardunaldi guztiak bilduko dira Villabonako Gurea antzokian. 9etan elkartu eta, Laxaro Azkune eta Ainhoa Agirreazaldegi moderatzaile direla, hitzaldi guztiak errepikatuko dira banan-banan. 13:00ean 4 hitzaldi-sortei buruzko eztabaida irekia egingo da, eta 14etan, IV. Bertsolamintzari amaiera emateko, bazkaria izango da “Behar zana” Elkartean.
Gogoeta ziklo interesgarri honi amaiera emateko, 17:00etan bertso saio esperimentala izango da. Kantuan Imanol Lazkano, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Jone Uria, Uxue Alberdi, Julio Soto eta Unai Iturriaga izango dira, eta gai?jartzaile Egaña eta Egoitz Aizpuru.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>