Literatura irakaskuntzari buruzko ikastaroa UEUn

ueu

ueu

Ezagunena udakoak izan arren, urtean zehar ere antolatzen dira ikastaroak UEUn. Udaberriko hilabeteetan, hainbat gairi buruzko ikastaroak egingo dituzte Eibarren, Bilbon eta Iruñean. Tartean, literatur irakaskuntzari buruzko formazioa eskainiko dute Iratxe Retolaza eta Amaia Serrano irakasleek. Bigarren Hezkuntzan lan egiten dutenentzat dago bereziki pentsatua ikastaro hau, eta, besteak beste, mundu sinbolikoak, testuartekotasuna eta diziplinartekotasuna jorratuko dituzte.

Ikastaro on-line izango da, martxoaren 16an hasi eta maiatzaren 13an buka. Otsailaren 27ra arte eman daiteke izena. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, kontsultatu UEUren webgunea, hemen.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.