barikuko erretratuak

 

Atlantida

 

Noranahi begiratuta ere, han urak eta urabarrak. Ur gaziak, ur gezak, ur lasterrak, ur bilduak, ur den-denak harrotu dira. Asko ari du. Goian behean. Suilka. Erruz. Gogotik eta eten gabe. Umetan esaten genuenez, botalean ari du… Atlantida itxura hartzen ari da gure herria.

Zer naturala da euria. Baina nekea dakar. Eta, kasu askotan, haserrea. Zeruari legez, Erakundeei begira jarrita daude ura gerritik gora susmatzen hasitako asko eta asko. Uren kudeaketa zuzena ote den gure artean, horixe da eztabaida. Dela urtegien politika, dela ibaiaren ibilguak eta uharkak garbitzeko politikak… horiexek, hitzetik hortzera.

Lurrikarek berdin-berdin astintzen dituzte bazterrak Sumatran eta Japonian. Baina, eraginak ez dira konparagarriak batean eta bestean… Prestakuntza eta aurreikuspena; horiexek, gakoak. Ez dugu toldo bat behar zeruan. Bai, bestelako politikak, lurrean, urak errenditzeko.

 

 

 

 

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.