Daniela Albizu oroitzaPENETAN

Aurten, Otsailaren azken egunetan, Daniela Albizu, gure olerkari lagunak, norabaiteko mundu batera bide egin digu.

Dozena bat urtez, bere aztarnak, Hatsaren Poesia liburuan utzi izan dizkigu, bainan azken 5 urte hauetan, emeki emeki, gaixotasun larri baten itzalak, bere azken indarrak  estali dizkio.

Guretzat, Daniela, kemena baino gehiago, sutsutasunez beteritako  pertsona bat zen.
Suak  ez du bakarrik erretzen edo berotzen, argitzen ere du.

Horren frogagarri, Hatsaren Poesia liburuan, 2011an,  agertu zuen bere azken olerkia, hona hemen .

Argi ‘haundia’z mintzo da ,osasunez ahulduz zoalarik  seguraski ere, bere iragaiteren iragarmena zuela  bere buruan susmatzen zuen 
                                      Hatsa elkartearentzat :Auxtin Zamora

 

Hatsaren Poesia Egunean. Oxtikenea .Senpere 2006 Urtean
Banoa
Ilunpetan nintzen,
hortxe gordea.
Egun batez,
urrun-urrun,
argi bat,
ez nakien zer zen
ARGIA.

Banoa emeki-emeki,
argia handitzen ari da.
Orai argiak hartzen nau,
gelditzen naiz, begiak itxita.
Begiak ideki nituelarik
poz ikaragarri batek hartu ninduen.
Tunel batean nintzen,
begiak itxita banoa aintzinean.
Begiak ideki nituelarik,
tuneletik ateratu nintzen,
argi turrusta batek hartu ninduen.
Ikusten nuen, bai eta entzuten
xorien kantuak, haurren irriak
eta nigarrak,…
eta abar.

Orduan jakin nuen zer zen
BIZIA.

Daniela Albizu
Hatsa elkartearentzat Auxtin Zamora

 

daniela albizu

 

http://olerkarieneguna4.blogspot.fr/

 

Ene doluminik poetikoena,

edota ene poesiarik minena,

aspaldi ikusten ez nuen Danielari,

eta orain,

haren ARGIAren olerkia berriro ere irakurririk

negu honetako eguzkiaren argia datorkigu zerutik

atzoko hodei ilun eta uholdetsuak aldenduaraziz

argia eta atseden har dezan

har dezagun arnas eta hats

udaberrian

berri eta on den orori ongietorri egiteko

berbizitzeko maitasuna,

alaitasuna, osasuna, bakea,

herri honen askatasuna

berbizitzeko bizitza

berbizitzeko poesia

 

Besarkada bat

ikusi arte

ez adiorik

Ainara

 

 

 

 

Ainara Maia

About Ainara Maia

AINARA MAIA URROZ Irun, 1976 Euskal Filologian lizentziatu nintzen 2002an, eta 2004an "Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa" masterra egin nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2006tik 2008ra IDAZLE ESKOLA graduondokoa egin nuen UNEDen.
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.