Mariama Bâ-ren “Hain gutun luzea” liburuaren aurkezpena

gutun_luzea_azala_02

Argitaletxea EDO!k Mariama Bâ-ren Hain gutun luzea liburua aurkeztuko du.

“Afrikar literatura garaikidearen ikurretako bat da Hain gutun luzea. Nobela hau irakurtzeak, Afrikako tradizioa eta modernitatea, arlo publikoa eta pribatua hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Ramatulayeren begiradari eta ahotsari esker, irakurleak poligamiaren esperientzia hurbiletik biziko du, baita Senegalgo errealitatearen beste ertz zenbait ere: kolonizazioa eta deskolonizazioa, familia eta emakumeen eskubideak, hezkuntza eta eguneroko bizimodua… Nitik gurantz edo, alderantziz, orokorretik partikularrerantz abiatuta, Ramatulayeren ahotsak garai hartako Senegalgo emakumeen istorioa eta historia gorpuzten ditu.

Mariama Bâ (1929 – 1981)

Klase altuko familia musulman batean jaio zen Dakarren, 1929an. Haurra zela galdu zuen ama eta aiton-amonek hazi zuten. Eskola frantsesean ikasi ondoren, maistra izateko diploma eskuratu zuen 1947an eta irakaskuntzan jardun zuen dozena bat urtez.

Emakumeen eskubideen aldeko borrokan aitzindari izan zen eta afrikar emakumeek jasotako kultur ondarearen zein tradizioen berrirakurketa bere literatur lanen oinarrietako bat da. 1979an idatzi zuen lehen eleberria, Hain gutun luzea. Nazioarteko sona eman zion eta hainbat hizkuntzatara itzuli zen nobela. Un chant écarlate bigarren eleberria argitaratu aurretik hil zen, 1981ean”.

This entry was posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.