Mikel Ayllonek liburu berria aurkeztu du

Mikel Ayllonek bere lehen eleberria aurkeztu du, Elkar etxearen eskutik: Ez tiro egin anbulantziei. Igartza bekari esker burutu du lana. Ayllonen esanetan, eleberri berezia eta konplexua da, eta lana irakurri nahi duenak arreta handiz ekin beharko dio irakurketari. “Ez tiro egin anbulantziei” eleberria gizarte distopiko batean kokatzen da, ez-leku eta ez-denbora batean. Garaiaren deskribapenari garrantzia berezia eman dio Ayllonek. Garai zaharrekikoa eginda dagoela dirudienean, artean ez da mundu berririk etorri, eta hortxe bizi dira eleberriko pertsonaiak. Antonio Gramsci pentsalari italiarraren aipu bat ipini du liburuaren hasieran, eta, hain zuzen ere, aipu horrek ondo islatzen du garai nahasiekiko abiapuntua, esaten baitu, mundu berria hil delarik eta berria oraindik jaiotzeke dagoela, argi-ilun horretan jaiotzen direla munstroak.

This entry was posted in Periskopia. Bookmark the permalink.

Comments are closed.