Anne Sexton, Sophia de Mello eta Gabriel Ferrater idazleen antologien aurkezpena

Kaierak01

Susa argitaletxeak hiru liburu berri aurkeztuko ditu, Munduko Poesia Kaierak bildumaren barruan: Anne Sexton, Sophia de Mello eta Gabriel Ferrater idazleen antologiak izango dira Munduko Poesia Kaierak bildumako 7 eta 8 eta 9 zenbakiak.

Anne Sexton poeta iparramerikarra Harkaitz Canok euskaratu du.
Sophia de Mello poeta portugaldarra Iñigo Roquek.
Gabriel Ferrater poeta kataluniarra Aritz Galarragak.

Anne Sexton (1928-1974): AEBetako poesia konfesionaleko figura garrantzitsuenetakoa dugu. Sextonen depresiorako eta maniarako joerak sakonki markatu zuren bere idazkera, poema aski durduzagarriak idazteraino.

Sophia de Mello (1919-2004): Portugalgo poesiako Pessoa ondorengo izen handienetako bat da. Besteak beste Camoes saria jasotako, kultura eta erreferentzia klasikoek zipriztintzen dute haren obra osoa.

Gabriel Ferrater (1922-1972): Kataluniako poeta behinenetarik, 36ko gerraondoko poesiagintza katalana eraldatu zuen, haren kide Gil de Biedmak poesia espainiarrarekin egin gisara. Katalanaren lengoaia poetikoa ere berritu zuen nabarmenki.

World Poetry Day martxoaren 21ean ospatuko da mundu osoan, eta data horren karietara dakartza Susak hiru kaiera berriok udaberrian.

This entry was posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.