Udaberrian Maiatz

Udaberriarekin batera Maiatz-ek hainbat argitalpen plazaratuko ditu. Horrekin batera solasaldiak antolatuko ditu Baionan, oraingo honetan ‘Literatura berria’ri buruz.

Maiatz-eko kideek jakinarazi digutenez hauek izango dira epe laburrean argitaratu asmo dituzten liburuak:
-Daniela ALBIZUren Iturri-Aldeko nere leihotik, idazlanen bilduma.
-Xabier SOUBELETen Iza ote iza?, olerkiak Oteiza eta Somaliaren inguruan.
-Odon NOBLIAren Biziaren bidetik, olerki liburu elebiduna, argazkiekin.
-Eñaut ETXAMENDIren Idazlanen bilduma 4, Maiatz-en agertu izan diren elelaburrekin.
-Josu Jimenez MAIAren haikuak, Maite RAMOSen marrazkiekin Gerezi denborako Haikuak.
-Maiatz aldizkariaren 52. alea ere aurki kaleratuko dute.
Haien ostean Eñaut Etxamendiren lanen bosgarren alea, Itxaro Bordaren Post Mortem Scripta Volant eleberria eta Pierre Mestroten Saiaren mendekua nobela beltza argitaratzeko asmoa dute.
Udaberriarekin batera euskara edota liburugintzari loturiko hainbat ekitaldietara eramango dituzte liburuak, besteak beste apirilaren 25ean Sarako Idazleen Biltzarrera eta abuztuaren 6an eta 7an Miarritzeko liburu azokara.
Liburuen aurkezpenak
Ondorengo hitzorduetan aurkeztuko dira Maiatz argitaletxearen lan berriak:
Martxoaren 29an Pausuko Xaia ostatuan, 19:00etan, Pantzo Hirigaraien Poto liburua.
Apirilaren 13an Baionako Fakultatean, asteazkenean, 13:30ean, Gaztelu Berriko Unibertsitate Liburutegian, Eñaut Etxamendiren obra aurkeztuko dute.
Apirilaren 14ean, Iruñeko Auzolan liburu dendan, 19:00etan, Josu Jimenez Maiaren Gerezi denborako Haikuak liburuaren aurkezpena.
Apirilaren 16an, Urruñako Posta salan goizeko 11:00etan, Daniela Albizuren liburua aurkeztuko dute. Egun horretan omenaldia ere egingo diote Albizuri.

Solasaldiak
Iazkoetan besteak beste Mahmud Darwish-en lana aztertu ostean, aurten ‘Literatura berria’ izango da solasaldien ardatza, maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean Baionan. Honako hau izango da egitaraua:
31an:
18:00 Josu Jimenez Maia-ren haiku eta Maite Ramos-en marrazki erakusketaren estreinaldia (ondoko igandea arte iraunen duena).
19:00: Daniela Albizuren obraren aurkezpena Joseba Aurkenerenaren eskutik.
19:30: Mahai ingurua “poesia berriaz”.
21:00: Itxaro Borda, Maddi Oihenart eta Jeremiren ikusgarria.
1ean:
19:00: Liburu aurkezpena (zehazteko).
19:30: Mahai ingurua “narrazio berriaz”.
21:00: “Hango haize” Gabriel Okoundji Congoko poetaren lanak ardatz izango dituen ikusgarria.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>