barikuko erretratuak

 

Korrika barik, hegaz

Pankarta koloretsua eta jende andana bat atzetik. Batzuk kantuan, eta beste batzuk arnas-estuan, denak lainopean. Horra argazkia. “19. Korrika” azken txanpan sartu da, Bilbora bidean.

Eta txanpon orok baduenez bere ifrentzua, euskararenak ere badu berea. Han zer ikusiko? Han, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomi Erkidegoan.

Batzuk kantuan, eta Gobernu ordezkaria, erausian. Orain urte batzuk, ikurrinarekin izan zuen Urkijok tema. Hor jarrarazi zuen Espainiako bandera monarkikoa udaletxeetako balkoi denetan.

Oraingoan euskarari egin dio begizkoa Urkijok. Euskara hutsez idatzitako udal-akten atzetik hasi da, euskaraz idatzitako agiri ofizialak eskumikatu gura ditu, herrietako euskara planak eraman nahi ditu pikota gainera…

Afrontutik ihesi, korrika barik, hegaz egin beharko dugu…

 

Hara kirola egitea zer garrantzitsua den!

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.