Ipuin ‘pre-erotikoekin’ emango diote hasiera Durangoko Azokari

Joxemari Carrere ipuin kontalariaren saio batekin emango zaio hasiera larunbatean 45. Durangoko Disko eta Liburu azokari. Erotismoa da aurtengo azokaren ardatza, eta Carrerek ipuin ‘pre-erotikoak’ kontatuko ditu Maitasunaren arbola izeneko saioan.


Joxemari Carrerek badu esperientziarik ipuin erotikoekin: Mikel Markez eta Asier Serranorekin sortu zuen Igurtzi nazazu berriro laztana izeneko ikuskizuna, eta ostera bakarka Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka izenekoa. Oraingo honetan saio berri batekin zabalduko du Durangoko azoka: Maitasunaren arbola: ipuin-konferentzia epela. Carrerek berak azaldu duenez ‘erotismoaren gaineko gogoeta bat da kultura ezberdinetako ipuin tradizionaletan agertzen diren sexu harremanetatik abiatuz’.

Saio berriko ipuinak ‘pre-erotikoak’ direla ere esan izan du Carrerek, eta ‘erotismoa’ hitzaren azpian dagoena arakatzen du bertan ‘erotikarik ba al da? Nori bururatu zitzaion istorio erotikorik ba ote zegoenik? Zer espero dugu errelato erotiko bati heltzen diogunean? Aspaldian, irakurri baino, entzun egiten zenean, erotismorik ote zegoen istorioetan? Ahozko narrazio zaharrak erotikoak al dira? Galdera gehiegi gozatzen ibiltzeko, beraz gozatzea bada gogoa askatzea, zentzuak erne eta libre edukitzea, nola definitu erotika narrazioan’.

Carrerek aurre-estreinaldia eskaini zuen pasa den ostiralean Errenteria/Oreretan, eta saioan zehar erotismoan irudimenak duen garrantzia nabarmendu zuen behin eta berriz, eta umore dosi handiekin baita samurtasunaren beharra ere. Kontatutako ipuinen artean egon zen saioari titulua eman diona ”Maitasunaren arbola’ aspaldi zaharreko Afrikako istorioa da. Horrekin batera beste ipuin batzuk izango dira, guztietan pertsona humanoek sexu kontuak nola kontatu izan dituzten adierazgarri, orduan eta orain; han eta hemen. Maitasunaren arbolara zergatik batzuk besteak baino gehiago itsatsiak dauden jakiteko, istorioa entzun behar, ezinbestez’.

Inaugurazio ekitaldia 12:00etan izango da, Elkartegian.

Informazio gehiago:

Joxemari Carrereren bloga.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>