Poesia errezitaldiak euskaraz azpititulatzeko tailerra egingo da Literaturian

Maiatzaren 30ean izango da, baina aste honetan amaituko da izen-emate epea

Aurtengo Literaturiaren barruan, “Poesia errezitaldiak euskaraz azpititulatzeko tailerra” antolatuko da. Tailer irekia izango da, nahi duen orok parte har dezan, baina aldez aurretik eman behar da izena (apirilaren 1a baino lehenago). Ekimen honen sustatzaileek aditzera eman dutenez, “ez dio inporta azpititulatzen ohitua izan edo sekula horrelakoetan ibili gabekoa: poesia maite baduzu eta beste hizkuntzetako lanak euskaraz zabaltzeko gogoa baduzu, zatoz”.

literaturia2011

Tailerra maiatzaren 30ean larunbata izango da, goizeko 10:00etan, Zarauzko Modelo zineman.

Partaide bakoitzak nahi duen errezitaldia aukeratu ahal izango du. Esteka honetan duzu antolatzaileek proposatu dituzten errezitaldien zerrenda, baina ez da zerrenda itxia eta norberak gustuko duen beste edozein ere jorratu ahal izango da (errezitaldi bideoduna bada, hobeto, baina audio hutsarekin ere molda liteke).

Parte hartzaileek aldez aurretik landuko dute itzulpena, beren kasa, eta tailerrean azpitituluak sortu eta egokituko dira.

Azpititulutako errezitaldiak Literaturian aurkeztuko dira larunbatean bertan (ordua, zehazteko), eta Modelo zineman egongo den telebista-pantaila handian erakutsiko larunbat-igandean.


Ohar praktikoak

-Nork bere ordenagailu eramangarria eramatea komeni; bestela, abisatu aldez aurretik.

-Azpitituluak sortzeko subtitle workshop programa informatikoa erabiliko dute (esteka honetan jaitsi dezakezu instalatzailea, edo tailerrean bertan). Arazoak izanez gero (edo Mac edo Linux erabiltzen baduzu), idatzi lasai helbide honetara: yoseba3@gmail.com

-Banaka zein binaka parte har daiteke.


Izen-ematea

Parte hartu nahi duenak bi e-posta ditu eskura:

yoseba3@gmail.com

bmontorio@euskalnet.net

Literaturia2

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.