Montag, Donostiako liburutegi aske eta herritarra sortzeko ekimena martxan da

Montag izeneko liburutegi askea sortu gura dute Donostian. Talde bat sortu da ekimena abiatzeko eta, proiektuaren berri apurka emango badute ere, iganderako lehen proposamen bat egin dute: liburu trukaketa Egia auzoan.

Guy Montag Ray Bradburyk idatzitako Fahrenheit 451 liburuko protagonista da. Sinbolismoz eta esanahiz beteriko izena jarri diote Donostian sortzear den ‘liburutegi askeari’.

Montag sortze bidean da, ateak zabaldu arte oraindik itxoin beharko da hortaz. Hala ere proiektuaren berri ematen hasi dira apurka bultzatzaileak: igande honetarako (abenduak 19) liburu trukaketa antolatu dute Egia auzoko Plazaundin, goizeko 11:30etik 13:30era.

Mezu hau zabaldu dute antolatzaileek:
Zure liburu bat ekarzu besapean; trukean liburu bat baino zerbait gehiago jasoko duzula ziurtatzen dizugu. Hantxe espero zaitugu.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>