Ekimen berrien Hatsa

Hatsa elkarteak poesiari loturiko ekimenetan parte hartzeko gonbita zabaldu du: 13. aldiz argitaratuko den Hatsaren Poesia olerki bilduma, Euskal Herri osoko hainbat lekutan batera antolatuko den Olerkarien eguna eta artista baten sormen prozesuan zuzenean parte hartzeko aukera emango duen Sorkuntza biluzia izeneko ekimena.

Poesiaren arloan egiten du lan batik bat Senpereko Hatsa elkarteak, baina beti ere poesiaren oinarrian dagoena arakatuz, idazleen eta beste arlo artistikoetako egileen artean zubiak bilatuz.

Filosofia berezi batekin abiatzen dira beti Hatsa elkartearen ekimenak. Haien artean Hatsaren Poesia olerki bilduma da agian ezagunena. Aurten hamairugarren alea izango den horretan edonork har dezake parte, inolako filtrorik gabe. Poesia idazteko zaletasuna eta grina dute komunean bilduman parte hartu izan dutenek. Luzea da bilduman azaldu direnen, beti ere idazle ezagunen maila berean topatuko ditugu horren ezagunak ez direnak, lehenengo aldiz argitaratu dutenen lanak, ikastoletako haurren poemak.

Hatsaren Poesia olerki bilduma Senperen bertan aurkeztu ohi da; Oxtikenian hasierako urteetan, Larraldea izeneko etxean egun. Parte hartzaileek liburua eskuratu eta elkarrekin bazkaldu ohi dute, poemak errezitatzen dituzte kafearekin.

Hatsak poesia tailerrak jarri nahi ditu martxan aurten, antolatzaileek diotenez ‘tailerrak dohainik egin eta jasoko lirateke, helburu nagusia hortik ateratako lanak Hatsaren poesia bilduman kaleratzea litzateke’. Ekimen honetan parte hartzeko deialdia egin dute.

Olerkarien eguna

Apirilaren lehen igandearekin antolatu ohi da Hatsaren bildumaren aurkezpena, 2011an apirilaren 3an hortaz. Horrekin batera apirilaren 2an egingo den ekimen berri batean parte hartzeko deialdia zabaldu dute: Olerkarien eguna. Ekimen honen bidez norberak nahi duen lekuan antolatu dezake du errezitaldia, Internet edo prentsaren bidez lotuko dira ekitaldi guztiak. Hona Hatsakoen hitzak: ‘Egun horretan, Euskal Herri osoan edo beste edozein tokitan ere, izan olerki idazle edo olerkizale, norberak aukeratuko luke: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen olerki edo testu poetiko zonbaiten aurkezteko (eta hori nahi duen modura, irakurriz, abestuz, antzeztuz…’.

Ekimenean parte hartzeko martxoaren 20a baino lehen eman behar da izena.

Sorkuntza biluzia

Izen hori jarri diote beste ‘ekintza poetiko’ honi. Uztailean, Bizia eskuetan leloarekin, Agurtzane Andueza (Zugarramurdiko Sorginalde deitu tailerreko arduradun eta olerkariak) Senpereko Larraldean izango da hilabete osoan zehar. Bisitan gerturatzen direnekin pintura, zizeldura eta argazkigintzan oinarritutako proiektu bat egingo du ‘lekuaren gainean, momentuan momentuko asmakizunen bitartez sortu obrak ditu hor aurkeztuko ditu’ . Hatsak Anduezarena era horretako ekimenetan lehena izatea nahi luke.

Hauxe da Hatsa elkartearen kontaktua: hatsaelkartea@aol.com

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>