Zertaz ari garen Algortan maitasunaz ari garenean

Urteari literaturaz berbetan esango diote agur Algortan. Datorren hilaren 30ean, San Silbestre bezperan, ostegunarekin, Raimond Carverren Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean liburua izango dute mintzagai Koro Navarro itzultzailearekin. Navarroz gain, bertan parte hartzen izango dira Xabi Paya bertsolari eta itzultzailea eta Mireia Otzerinjauregi eta Sorkunde Idigoras musikariak.


Saioa Getxoko (Algorta) Villamonte Kultur Etxearen lehenengo aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30etan hasita. Carverren laneko zenbait testu-pasarte oinarri hartuta, literaturaz, itzulpen literarioaz, itzultzaile literarioaren lanaz eta abarrez mintzatuko da Navarro.
Solasaldiaz gain, musikaz gozatzeko eta itzultzailearekin hitz egiteko aukera izango da. Saioa erabat irekia izango da eta inguruko irakurzale eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea antolatzaileek. Solasaldiak “Literatura unibertsala” bilduma sustatzea du helburu, eta EIZIE Elkarteak, Getxoko Udalak eta Getxoko Irakurzaleen Txokoak antolatu dute elkarlanean.
20 urte bete ditu aurten “Literatura unibertsala” bildumak eta, proiketuaren urteurrenaren harira, sustapen lanetan dabil EIZIE, 20 urte horietan munduko literaturaren alerik bikainenak euskaratzen egin den ahalegina gizarteratu nahian.
Beraz, maitasunez, literaturaz eta musikaz urte agurtzeko, hitzordu paregabea duzue ostegunean Algortan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>