‘Suzko lilia’ gaur Donostian

2008an kaleratu zuen Hedoi Etxartek Suzko lilia poesia liburua Susa argitaletxearen eskutik. Liburua ateratzearekin batera errezitaldiak eskaini zituen han-hemenka, Andoni Arcillaren pianoaren laguntzaz Gaur Donostian eskainiko duten emanaldian Hasier Oleaga eta David Ruiz musikariak izango dituzte bidelagun.


Jazza, poemak, estereofonia. Horrela aurkeztu digute Suzko lilia errezitaldian parte hartuko dutenek gaurko emanaldia. Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean izango da 19:30ean, Poetaren hitza jardunaldien barruan
Suzko Lilia poesia liburua kaleratu eta gutxira hainbat emanaldi eskaini zituzten Hedoi Etxartek eta Andoni Arcillak, besteak beste Larrabetzun antolatutako lehen Literaturian eta Oreretako Poesiaren Astean. Gerora musikari gehiago ere igo zituzten haiekin oholtzara, Iruñean Bertsoaroa zikloaren barruan egindako emanaldian kasu.
Gaurkoan Poetaren hitza jardunaldien barruan entzun ahal izango ditugu liburuko poemak. Etxartek eta Arcillak Hasier Oleaga (bateria) eta David Ruiz (kontrabaxua eta baxu elektrikoa) musikoak izango dituzte bidelagun.
Liburuko poemez gain beste hainbat egileren testuak ere ekarri izan dituzte mikroetara emanaldian: Harkaitz Cano, Angel Erro, Marina Tsvetaieva, Bertolt Brecht eta Gabriel Arestirenak erabiliko dituzte gaurkoan.
Informazio osagarria:
http://www.myspace.com/andoniarcilla
http://www.myspace.com/hedoietxarte
Suzko lilia kritiken hemerotekan.
Hedoi Etxarteri elkarrizketa Gaztezulon.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>