Arren ganbara eta emeen sotoa – azken ermanaldia

Agendetan apuntatzeko moduko hitzordua zabaldu du Atx teatroa taldeak: Arren ganbara eta emeen sotoa antzezlana hainbat plazatan eskaini ostean, apirilaren 24an 21:30ean uda aurreko azken emanaldia eskainiko dute Azpeitiako Soreasu antzokian. Luis Riazaren testu batetik abiatu da lana, Iñaki Ziarrustaren moldaketarekin “Ganbaran arrak bizi dira,arrentzat arrek sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. nola etorriko da orduan, aldaketa ekarriko duen oinordekorik. Ar-gezurrekin eta muturreko matxismoan hezitako seme gizajoak iraultzarako aukera bakarra itoko du nahigabe. Guztiak teatroaren tranpan eroriko dira. Botereak agerian utziko ditu bere biziraupenerako mekanismoak zeintzuk diren”.

This entry was posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia. Bookmark the permalink.

Comments are closed.