Donostiako autoedizio topaketan parte hartzeko deialdia zabalik

Dabadaba aretoan egingo dute, ekainaren 14an

Guillotina du izena festak eta iaz egin zuten estreinakoz. Argitaletxe txikientzat eta fantzine-egileentzat txoko bat sortzeko asmoarekin jarri zuten martxan Mikel, Paula eta Maite Donostia eta Iruñeko marrazkilariek. Festa-kutsua dario topaketa honi, eta fantzineak eta arte-liburuak erakutsi ez ezik, kontzertuak, haurrentzako eta bestelako ekitaldiak ere egingo dituzte. Lehenengo edizioak arrakasta handia izan zuen, hogeitik gora talde eta agerkarik hartu zuten parte.

Irudia: Guillotina

10368332_1495971723968386_3202647709727040763_o(1)_1

Ekainaren 14an bilduko dira bigarrenez autoedizioaren zaleak Donostian. Orain gutxi zabaldu dute bertan parte hartzeko deialdia, eta maiatzaren 22ra arte egongo da izena emateko aukera. Zeure sorkuntza bertan erakutsi nahi dituzula? Aise asko egin dezakezu: bidali email bat guillotinafesta@gmail.com helbidera.

Ekimen independientea da Guillotina, kanpoko laguntzarik jasotzen ez duena, antolatzaileek beren webgunean argi uzten dutenez. Esperimentazioaren bideak jorratuz, eta beren lana besteren menera ipini gabe, askatasun osoz jarduten duten artisten obra sustatu nahi dute, hortxe ernatzen baita sorkuntza independienteena eta baldintzapenik gabekoena. Estatuko beste hiri batzuetan egiten diren beste azoka batzuk hartu dituzte erreferentzia gisa, kasu baterako, Tenderete Fest edo Gutter Fest.

Iazko edizioak arrakasta itzela izan zuen, hogeitik gora fantzine eta artistek hartu zuten parte: Alquimia fanzine, Arte Bizkarra Kulturgintza, Belleza InfinitaBulbasaur, Carinio Ediciones, Chien Lunatique Editions, Chin Chin Records, Cofradía de la Pirueta, Están Vivos, Fuerza vital,Guardetxeko Katiuskak, Historia de la Música Afroamericána, Javier Lozano, Jon Juarez, Karritkitchen, Kriston Zintak, Kuleroak zikindu ditut (Maitane Gartziandia), Klof fanzine + Pop Pilulak, Laura Cochón, Maite Caballero. Mikel Larraioz, Mixtura fanzine, Morrena Afitxeak, Orly Magazine (Ainize Sarasola), Paula Estévez, Paga Extra (Primo), Peligroso y Refugio, Picnic en Kampala (Aritz Aranburu), Ramon Zabalegi, Rayo-60, RosaCarmen, Sta. Rosa Editora, Un Gato en Alta Mar, 131 Aza. Sortzaile horietako batzuk gurean izan ditugu, tartean Markos Gimeno palindromogilea eta Klof eta Pop Pilulak fantzineetako kideak.

Guillotina jaialdiaren antolatzaileek argi dute: hitzordu hau aproposa da beste artista batzuen lana ezagutzeko, nork bere lana partekatzeko, batekin eta bestearekin solasean aritzeko, obrak begiztatzeko, eta, besterik gabe, musikaz gozatu eta tarte on bat pasatzeko.

Amu gisa, hona iazko argazki eder batzuk, Irene Mariscal eta Paula Estévezen eskutik.

3_905

5_905

7_905

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.