Literaktum, idazleen zein irakurleen topagune

Maiatzaren 5etik 16ra, “Hitzen Hiria” izango da Donostia

Literaktum “mestizoa da, literaturaz hainbat ikuspegitatik, zenbait hizkuntzaren bitartez eta formatu ezberdinetan gozatzeko proposamen bat”. Berritasunekin dator aurtengo edizioa. Gipuzkoako Liburuzainen Gremioarekin lankidetzan, Liburu Lurraldea izeneko gunea sortu dute. Sarean egiten den jaialdia dela diote antolatzaileek, “energia-batuketa bat, hirian zehar hedatzen dena hitzez bete arte. Hori guztia, helburu batekin: erakustea literaturaren askotarikoa, literaturak loturak egiteko duen ahalmena, munduaz eta geure buruaz hitz egiteko duen gaitasuna”. Egitarauaren xehetasun denak batu ditugu ondoko albistean.

Literaktum15


Zilarrezko Euskadi Sariak

Danele Sarriugarte eta Parinooush Saniee. Maiatzak 5 asteartea. 19:30ean Udal Liburutegiko sotoan, San jeronimo kalean.


Ibilbideak

arantxa-urretabizkaia

“Elkarrizketa sakonak idazle ospetsuekin haien lanari buruz, literaturaz duten ikuspegiaz, haien sorkuntza-munduaz edo mundu-ikuspegiaz”.

Maiatzak 8 ostirala: Almudena Grandes, Arantxa Urretabizkaia (argazkian). 19:30ean Tomasene Kultur Etxean (gazteleraz).

Maiatzak 11 astelehena: María Dueñas, María Pilar Rodríguez. 19:30ean Okendo Kultur Etxean (gazteleraz).


Erronkak

Novela de Lourdes OÒederra-Luis Michelena-10/03/2015-Donostia-San Sebasti·n

“Asko dira gaur egungo gizarteak planteatzen dituen erronkak, etengabe eta bizkor eraldatzen ari den mundua izaki gurea. Erronkak izeneko programak gaur egun eztabaidagai diren auzi horiei ekiten die idazle eta intelektual garrantzitsuen eskutik”.

Maiatzak 6 asteazkena: “Nola izan europear”. Cees Nooteboom, Ignacio Aymerich. 19:00etan San Telmo Museoan (gazteleraz).

Maiatzak 14 osteguna: “Kultura ezberdinen artean ibili”. Juan Goytisolo, Lourdes Oñaederra (argazkian). 19:00etan San Telmo Museoan (gazteleraz). BERTAN BEHERA.

Maiatzak 16 larunbata: “Gosearen geografia”. Martín Caparrós, Ander Izagirre. 20:00etan 2016 Egoitzan, Easo kalea 43 (gazteleraz).


 Irakurguneak

644212_kul_saizarbitoria_copia_foto610x342

“Irakurketarako eta irakurleentzako leku bat, Donostia Kulturaren liburutegi sareak

antolaturiko programak ezagutzeko eta haietaz gozatzeko: solasaldiak, irakurketa-klubak, idazleekiko hizketaldiak…”.

Maiatzak 7 osteguna: Erakurleak. Ramon Saizarbitoria (argazkian), Maria Jose Olaziregi, Goiatz Labandibar. 17:30ean Alderdi Ederreko Parkean.

Donostia Book Club, The God of a SmallThings (ingelesez). 19:30ean Alderdi Ederreko Parkean.

Maiatzak 8 ostirala: Almudena Grandes, Amaia Garcia. 17:00etan Alderdi Ederreko Parkean (kastellanoz).


Literatura eta gehiago

Maiatzak 7 osteguna: “Laba/Lurra, poema berriak eta hautatuak”. Antonio Casado da Rocha, Oier Guillan. 19:30ean, Udal Liburutegiko sotoan. San Jeronimo kalean.

Maiatzak 13 asteazkena: “Baso bat opari”. Patxi Zubizarreta, Joserra Senperena, Maddi Oihenart, Antton Valverde, Mintxo Cemillan. 20:00etan, Lugaritz Kultur Etxean.

Maiatzak 15 ostirala: “Ene maite kuttun guztiak”. Poesia irakurketa: Harkaitz Cano, Ainara Gurrutxaga, Iban Urizar Amorante. 20:00etan Ernest Lluch Kultur Etxean.

Maiatzak 30 larunbata: “Buru altxako balu…”. Unai Muñoa, Ander Lizarralde, Aitor Atxega, Imanol Kamio, Lugaritzeko Bertso Eskolako Ikasleak. 12:00etan Polloe Hilerrian.


Natura poetikoa

Padron

“Poesiaren eta naturaren arteko lotura bulkada lirikoaren sorgunean bertan dago, eta mendeetan barrena zeharkatu du tradizio poetikoa. Locus amoenus delakoa da batura horren motibo klasikoetako bat; behin eta berriz berritzen da hitz poetikoaren eta naturaren arteko batura hori”.

Maiatzak 12 asteartea: “Locus Amoenus I”, José Luis Padrón (argazkian), Jon Obeso, Teresa Calo, Ekain Pérez, Jon Elizalde. 19:30ean Koldo Mitxelena Kulturunean.

Maiatzak 13 asteazkena: “Locus Amoenus II”, José Luis Padrón (argazkian), Jon Obeso, Teresa Calo, Ekain Pérez, Elena Martínez de Murgia. 19:30ean Koldo Mitxelena Kulturunean (gazteleraz).

Maiatzak 16 larunbata: “Piknik poetikoa”. Poesia Urumea bazterrean. Rikardo Arregi, Susana Benet, Eli Tolaretxipi, Antonio Casado da Rocha. Benartegin, 18:00ean (euskaraz eta gazteleraz).


 Liburu lurraldea

Burdin

“Liburudendak ezinbesteko guneak dira kultur bizitzan, leku dinamiko eta irekiak, askatasun tarte bat elkarrizketarako, aurkikuntzarako eta gogoetarako. Liburu Lurraldeak indartu egin nahi du liburudendek topaketarako eta elkarrizketarako duten gaitasun hori, nola eta idazleekin kafeen bitartez, eztabaida, idazle berri edo irakurraldien bitartez”.

Maiatzak 7 osteguna: “Liburudenden iragana eta geroa”. Jorge Carrión, Txetxu Barandiaran. Garoa dendan, Zabaleta 34 kalean. 19:00etan (gazteleraz).

Maiatzak 14 osteguna: “Burdin hariak eta plastikozko goilarak”. Markel Ormazabal, Oier Gonzalez (argazkian). Garoa dendan, Zabaleta 34 kalean. 19:00etan (euskaraz).


Literaktum-ek aurkezten du…

Eider

“Dagoeneko obra sendo eta originala duten idazle berrien aurkikuntza egiteko aukera bat, anfitrioiarena egingo duten beste idazle batzuen bitartez”.

Maiatzak 12 asteartea: Samanta Schweblin, Eider Rodriguez (argazkian). 19:00etan Zubieta aretoan (Gipuzkoa plaza, 11). Gazteleraz.


Apaletatik bidaia

Unai Elorriaga idazleari elkarrizketa. Entrevista a Unai Elorriaga.

“Liburu batek beti eskaintzen du sarbidea beste liburu batzuetara, elkarrizketan ari da haiekin, haietaz elikatzen da, haiekin borrokatzen, haiek laudatzen ditu. Obra horietako bat abiapuntutzat hartuta, idazle batek irakurketa-maisu jardungo du, eta beste liburu askotara eramango gaitu liburudendako apaletan barrena”.

Maiatzak 8 ostirala: “Iazko hezurrak”. Unai Elorriaga (argazkian), Danele Sarriugarte. 18:30ean Elkar dendan, Fermin Calbeton 21 kalean.


Kafea idazleekin

cano

“Irakurle taldetxo batek aukera izango du miresten duen idazle batekin solastatzeko, liburudenda batean kafea hartu bitartean. Saritxo handi hori dakar Literaktum-eko Kafea idazleekin ekinbideak”.

Maiatzak 6 astezkena: Cees Nooteboom.

Maiatzak 11 astelehena: María Dueñas.

Maiatzak 15 ostirala: Harkaitz Cano (argazkian).

(Tokiak zehazteke).


Ametsekin jolasean

“Literatura, haurtzaroa eta gaztaroa ametsez eta ilusioz beteta daude. Proposamen hauek irudimenen munduetara eramango gaituzte”.

Maiatzak 8 ostirala: “Maddy Pirata” (Fernando Morillo) irakurketa digitala: Maddi Pirata. Oinintze Goitiz. 18:30ean. Alderdi Ederreko Parkean.

Maiatzak 9 larunbata: “Bazen behin”: Xabier Olaso, Iñaki Zubeldia, Ekaitz eta Irati.

Goikoetxea, Estíbaliz Jalón. Aiete Kultur Etxean, 17:00etan euskaraz eta gor-mutu hizkuntzan.


Erakusketak

“Paisaiaren murmurioa”. Koldo Mitxelena Kulturunean. Maiatzaren 30a arte.

“Idazlearen begirada”. Elena Blanco. Ernest Lluch Kultur Etxean.


Literaktum kaiera

Jaialdi bat bidaia bat da, autore, jarduera, leku eta gaietan barrena egindako bidaia. Literaktum Kaiera izeneko bloga da bidaia horretako bitakora-kaiera, eta urtero idazle bati ematen zaio kaiera horretan idazteko eginkizuna. 2015eko Literaktumen, Danele Sarriugartek idatziko du literaturari eskainitako egun bete horien kronika.


Partehartzaileak

Rikardo Arregi / Aitor Atxega / Ignacio Aymerich / Txetxu Barandiaran / Susana Benet / Elena Blanco / Teresa Calo / Harkaitz Cano / Martín Caparrós / Jorge Carrión / Antonio Casado / Mintxo Cemillan / María Dueñas / Jon Elizalde / Unai Elorriaga / Amaia Garcia / Ekaitz Goikoetxea / Irati Goikoetxea / Oinintze Goitiz / Oier Gonzalez Bilbatua / Juan Goytisolo / Almudena Grandes / Slawska Grawoska / Oier Guillan / Ainara Gurrutxaga / Iban Irizar (Amorante) / Ander Izagirre / Estíbaliz Jalón / Imanol Kamio / Ander Lizarralde / Lugaritzeko Bertso Eskola / Elena Martínez de Murgia / Fernando Morillo / Unai Muñoa / Cees Nooteboom / Jon Obeso / Maddi Oihenart / Xabier Olaso / Maria Jose Olaziregi / Lourdes Oñederra / Markel Ormazabal / José Luis Padrón / Ekain Perez / Eider Rodríguez / Mª Pilar Rodríguez / Ramon Saizarbitoria / Parinoush Saniee / Danele Sarriugarte / Samanta Schweblin / Joserra Senperena / Eli Tolaretxipi / Iban Urizar / Arantxa Urretabizkaia / Antton Valverde / Iñaki Zubeldia / Patxi Zubizarreta.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.