“Ene kuttun guztiak”, Harkaitz Cano, Ainara Gurrutxaga eta Amoranteren ikuskizun berria

Anne Sextonen poesia du oinarri eta lehen saioa Donostian eskainiko dute

Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru antologia berri aurkeztu zituzten martxoaren 25ean. Harkaitz Canok Anne Sextonen antologia ekarri du euskarara eta orduantxe egin zuen iragarpena: “Ainara Gurrutxaga eta Amoranterekin batera irakurketak egiteko asmoa dugu”. Atzo, Literaktum jardunaldien aurkezpen ekitaldian jakin genuen lehen saioa noiz eta non eskainiko duten: maiatzaren 15ean ostirala, Ernest Lluch Kultur Etxean. 20:00etan hasiko da irakurketa.

AnneSexton

Idazle konfesionaltzat hartua izan da Anne Sexton (argazkikoa). Harkaitz Canok esana da: autobiografikoa da Sextonen poesia. Poeta oparoa, bere buruaz beste egin aurretik zazpi poesia liburu plazaratu zituen eta, hil ondoren, beste hiru liburu.


Poeta iluna

Harkaitz Canoren esanetan, poeta iluna izan zen: “Baina baita argia ere, argia iluntasun hori disekzionatzeko orduan… senarrari buruz, inguruneari buruz, maitaleei edo aitari buruz idaztean, esaterako”. Gorabehera psikologiko ugari izan zituen. Eta psikiatrak gomendatuta hasi zen idazten.
Munduko Poesia Kaierak bildumaren aurkezpenean, honela hitz egin zuen Anne Sexton idazleaz, eta bere poesiaz:


Lagin modukoa

Prentsaurreko horretan bertan, Sextonen Medikuak izeneko poema errezitatu zuen Canok. Ondorengo bideoan ikus-entzun daitekeena:

Hau eta beste hainbat poema gehiago eskainiko ditu Literaktum jaialdiaren baitan. Ainara Gurrutxaga aktorearekin eta Amorante musikariarekin batera, “Ene kuttun guztiak” ikuskizunean. Maiatzaren 15ean ostirala, Ernest Lluch Kultur Etxean, iluntzeko 20:00etatik aurrera.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.