Txalaparta argitaletxeak bloga estreinatu du

Captura de pantalla 2015-04-29 a la(s) 08.35.29

Captura de pantalla 2015-04-29 a la(s) 08.35.29

Txalaparta argitaletxe nafarrak bloga jarri du martxan: Txalapartatik. Blogak hainbat atal ditu. Hasteko, albisteen atalean, argitaratzen dituzten liburuei buruzko iruzkinak eta Gure Liburuak aldizkarian kaleratutako artikulu nabarmenenak topa daitezke. Nobedadeen atalean, ostera, argitaratutako liburuak non eta noiz aurkeztuko dituzten jakin ahal izango du nabigatzen dabilenak. Azkenik, katalogoaren atalaren bitartez, Txalapartak kaleratu dituen liburu guztien funtsera sar daiteke, eta idazleen atalean, berriz, argitaletxearekin lan egin dute idazleen zerrenda.

Azkenik, komunitatea ere zabaldu dut Txalapartakoek, bazkide zein irakurleek aukera izan dezaten beren iritzia emateko edo iradokizunak egiteko, modu zuzenago batean, eta horiek jende gehiagorekin partekatzeko.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.