Maiatzaren 6an abiatuko dira Pentsamendua eta Poesia jardunaldiak

Bi egunez, poesiaren topaleku izango da Durangoko Arte eta Historia Museoa

Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Gerardo Markuleta, Iñaki Urdanibia, Tere Irastortza eta Castillo Suarez. Hauek izango dira Pentsamendua eta Poesia jardunaldietako protagonistak. Zazpigarren edizioa izango du aurtengoa eta, aurreko edizioetan bezala, Durangoko Arte eta Historia Museoan egingo dira ekitaldi denak. “Gogoeta harri baten inguruan” Bernardo Atxagaren hitzaldiarekin hasiko dira aurtengo jardunaldiak.

atxaga txikia


“Pentsamendua eta poesia” jardunaldiak


Maiatzak 6 asteazkena

Hizlaria: Bernardo Atxaga, idazlea: “Gogoeta harri baten inguruan”.

Poetak: Leire Bilbao (argazkian) eta Gerardo Markuleta.

Arratsaldeko 19:00etan izango dira Durangoko Arte eta Historia Museoan.


LeireBilbao

 


 Maiatzak 7 osteguna

Hizlaria: Iñaki Urdanibia, filosofian doktorea eta literatur-kritikaria: “Pensar el poema”.

Poetak: Tere Irastortza (argazkian) eta Castillo Suarez.

Arratsaldeko 19:00etan izango dira Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Tere


 

 

PoesiaEtaPentsamendua

Kartelaren irudia Imanol Larrinaga margolari durangarrarena da.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.