Xabier Montoiaren “Azken afaria” liburuaz solasean

Xabier Montoiak Azken afaria (Susa, 2013) nobelaz egingo dute solas. Xabier Montoiaren zazpigarren nobela da Azken afaria.

Bilboko txoko batean bazkaltzeko bildu dira lau gizonezko, gaztetan elkarrekin zuzenbide ikasketak egiten ibili izandakoak. Ogibidez abokatuak dira bi, idazlea bat eta politikan dihardu laugarrenak. Atzera begiratu eta harritu egiten dira, gazte izandako haiek zer bihurtu diren ikusirik. Oraindik ez dakite, ordea, etortzeko dagoela aldaketa handiagoa. Gau batez ertzainak bortizki sartuko dira lagun horietako baten etxean eta atxilotuta eramango dute semea. Gertakizun horrek dena nahasiko du lau adiskideen artean; jarreraz eta are ideologiaz ere aldaraziko ditu, eta ordura arte pentsaezina zena egitera bultzatuko.

This entry was posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.