Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare sarien deialdi berria

Joan zen astean jakin genuen Leire Salaberriak irabazi duela 2010eko Etxepare saria, meritu bikoitzez, gainera, bereak baitira bai testuak bai ilustrazioak. Euria ari duenean izna da saritu dioten lana, eta egileak 6.000 euroko diruaria jaso du egile eskubideen aurrerapen gisa. Datozen hilabeteetan kaleratuko du Euria ari duenean Pamiela argitaletxeak, eta kalean dira 2011ko Etxepare sariko oinarriak:


Leire Salaberria 1983an jaio zen Andoainen. Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eta pintura eta ilustrazioan espezializatu zen. Italian bi urte igaro ondoren, Bartzelonan bizi da gaur egun, ilustrazio ikasketak egitera joanda.Euria ari duenean izango da argitaletxe batek argitaratuko dion aurreneko lana, Salaberriaren ilustrazioak eta lanak harenblogeanikusgai dauden arren. Bertatik atera ditugu Etxepare bekara aurkezturiko ilustrazioetatik bi, gainean klik eginda tamaina handiagoan ikus ditzakezuenak.
Lan sarituan “neska txiki batek euria ari duenean bizi dituen anekdota txikiak” jaso dituela adierazi du Salaberriak. Albumean collagea, pintura, tipografia jokoak… erabili ditu ilustratzaile andoaindarrak, eta uda amaierarako izango da kalean.
Leire SalaberriarenEuria ari duenean lana Etxepare saria jaso duen zazpigarrena izan da. Aurreko urteetan hainbat ilustraitzaile eta idazle izan dira sarituak,Maite Gurrutxaga, Iraia Okina etaJokin Mitxelenailustratzaileak etaJoxan Ormazabal,Pello AñorgaetaPatxi Zubizarreta idazleak, kasu.
Aurtengo sariketarako lanak, bestalde, azaroaren 30a baino lehen bidali behar dira. Azpian dituzue atxikita sariketako oinarriak.

oinarriak

bat

haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira.

Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez istorio bat kontatuko du.

bi

Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk jaso duenik ere.

hiru

Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean.

lau

Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm x 21 cm baino txikiagoak izanen, eta

gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte. Testuak lerro-arte bikoitza utzita idatziko

dira, eta ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne).

bost

Lehiaketan parte hartzen duten egileek obra osoaren 6 ale aurkeztu beharko dituzte: bata

originala izanen da eta besteak horren koloretako fotokopiak. Bertan, testua eta irudiak kokatuko dira.

sei

Lanak izengoitiaz izenpeturik egonen dira. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izanen dituena eta barruan egilea edo egileen datuak: izenabizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen aipamen biografikoa.

zazpi

Lanak helbide honetara bidaliko dira:

ETXEPARE SARIA, Leitzako Udala-Euskara

Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza

(Nafarroa).

zortzi

Originalak aurkezteko epea 2011ko azaroaren 30ean, 15:00etan, itxiko da. Epaimahaiak

erabakia hartzeko azken eguna 2012ko martxoaren 31 izanen da.

bederatzi

Epaimahaia haur literatura eta ilustrazioan adituak diren pertsonek osatuko dute, eta toki

entitate antolatzaileek eta Pamiela argitaletxeak izendatuko dute. Toki entitate

antolatzaileetako teknikari batek idazkari lanak eginen ditu (hitza izanen du, baina ez

botorik). Pamielak izendatutako pertsonak egon daitezke epaimahaiak egiten dituen

bilkuretan (hitza izanen dute, baina ez botorik). Ez da saririk emanen epaimahaiaren

iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez badago.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

hamar

Sari bakarra emango da, 6.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Zergen

atxikipena indarrean dagoen legediari jarraiki eginen da.

hamaika

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. Halaber, epaimahaiaren aipamen berezia jaso duten lanak argitaratzeko lehentasuna argitaletxe horrek izanen du, urtebetez. Urtea amaitzean egileen esku geratuko dira lanak. Argitalpen guztietan ETXEPARE SARIAren aipamena eginen da.

hamabi

Saririk gabeko lanak erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean itzuli egingo zaizkio eskatzen

dituenari. Epe hori igarota, eskatzen ez diren kopiak suntsituko dira.

hamahiru

Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzaren bat agertzen bada, epaimahaiak argituko du

eta hark egiten ez badu toki entitate antolatzaileek erabakiko dute. Sari honetan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea dakar.

Antolatzaileak:

Barañaingo Udala; Baztango Udala; Berriobeitiko Udala; Berriozarko Udala; Bortzirietako

Euskara Mankomunitatea; Burlatako Udala; Garesko Udala; Nafarroako Iparraldeko

Euskara Mankomunitatea; Lizarrako Udala; Malerrekako Mankomunitatea; Sakanako

Mankomunitatea; Uharteko Udala; Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta

Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua.antolatzaileak:

Barañaingo Udala; Baztango Udala; Berriobeitiko Udala; Berriozarko Udala; Bortzirietako

Euskara Mankomunitatea; Burlatako Udala; Garesko Udala; Nafarroako Iparraldeko

Euskara Mankomunitatea; Lizarrako Udala; Malerrekako Mankomunitatea; Sakanako

Mankomunitatea; Uharteko Udala; Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta

Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>