“Laba/Lurra” errezitaldia Literaktum-en

laba lurra kartela

Antonio Casado da Rocha eta Oier GuillanekĀ Laba/Lurra errezitaldia egingo dute, Literaktum jardunaldien barruan.

Antonio Casado da Rocha eta Oier Guillan, Gorka Belaskoren marrazkiekin osatutako irakurraldia. Islandiera ikasten eta Elkartasun basatia liburuek komunean dituzten hainbat gai eta irudi abiapuntutzat harturik, enpatia ariketa bat proposatzen dute Antonio Casadok eta Oier Guillanek, poema berri eta hautatuak irakurriz eta iruzkinduz. Euskal literatura garaikidea gizarteratzeko asmotan, poesia ez diren arte formekiko elkarlana bilatu nahi dute bi poeta hauek. Oierren poemak partitura gisako testuak badira, Antoniorenak erabiliko dituzte mihise gisan, eta horren gainean Gorkaren marrazkiek irakurketa grafiko bat eskainiko dute. Pantaila bihurtuta, mihise horretan agertuko dira Islandia, Donostia, familia kontuak, sumendiak, hizkuntzak, lurraldetasuna, iparraldeko paisaiak eta bidaiak…

This entry was posted in ag-Errezitaldia, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.