Yolanda Arrieta saritu dute Peru Abarka lehiaketan

Yolanda Arrieta idazlea saritu dute Peru Abarka album ilustratuak egiteko lehiaketan ABCD berri bat narrazioarekin. Orain ilustratzaileei zuzendutako lehiaketa zabaldu dute, Arrietaren narrazioa irudiz janzteko xedez.

Markina-Xemeingo Udalak eta Gero-Mensajero argitaletxeak antolatu ohi dute Peru Abarka lehiaketa, euskarazko album ilustratua bultzatzeko helburuarekin. Hauxe da antolatzaileek adierazi dutena:
”Yolanda Arrieta da aurtengo narrazio irabazlearen egilea, ABCD berri bat da bere titulua eta Pablo Nerudak idatzi eta Elena Odriozolak ilustratutako Oda a una estrella albuma dastatu ondoren sorturiko lana dela dio.

Euskal Herri guztitik heldutako 18 lan izan dira aurkeztu direnak, epaimahaikideak aho betez aukeratu dute lan hau bere kalitatea goraipatuz, lanari buruz Yolandak, bere egileak dio:

Hego aldeko mutiko baten gogoetak, ipar aldeko aititaren etxean. Gazte etorkina zelan doan egokitzen egoera berrira: egun berriaren esnaera, senide berriarekin topo egitea, leihoaz bestaldeko errealitatea eta iragana talka eta, azkenik, onarpena.

Ipuin hau narrazio poetiko edo poesia narratibo gisa koka daiteke, bertan jabekuntza baten adierazpen zuzena egiten delako, unean uneko sentsazioei adi, oroimena piztuta eta irudimenari tartea utziz, guztia hitzen musikaz inguratuta.

ABCD berri bat
, ozenki nahiz isilean irakurtzeko beste proposamen bat.”
Orain bere narrazioa ilustratu nahi luketen irudigileek haiei zuzendutako lehiaketan parte hartzeko aukera dute.
Hemen topatu ditzakezue oinarriak.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>