Aitor Mazo omenduko dute gaur Bilbon

Aitor Mazo aktore, zinemagile, antzerkigile eta gidoigilea hil zen maiatzaren 7an 53 urterekin. Gaur omenaldia egingo diote, Tartean konpainiako kideek bultzatuta, Bilboko Arriaga antzokian. (Argazkia: Loraldia).

mazo loraldia

Oraindik presente dago duela gutxi Aitor Mazok Loraldiaren hasiera ekitaldian egin zuen antzezpena. Loraldiak euskal kulturaren plaza zabaldu nahi izan du Bilbon, Anton Abadiaren lore jokoak gogora ekarrita. Abadiaren rola jokatu zuen Mazok, hain zuzen ere, Patxo Telleria lankide eta lagunak idatzitako gidoi batekin.

Telleriak berak eman zuen duela egun batzik maiatzaren 14an egingo dioten omenaldiaren berri. Omenaldia “jai girokoa” izatea nahi dute: “Abestu, hitz egin eta bere omenez topa egingo dugu”. Ekitaldia 22:00etan hasiko da.

Telleriak berak eta Mazok elkarrekin zuzendu dituzte bi film: La máquina de pintar nubes eta Bypass, eta 80ko hamarkadan oholtza ere konpartitu zuten Maskarada eta Txirene taldeetan.

Mazok Madril eta Euskal Herria artean osatu zuen bere ibilbidea, antzerkia, telebista eta zinema tartekatuz. Iaz Bilbon Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuko pasarte bat errezitatzen entzun ahal izan genuen.

Literaturarekin loturik eskainitako une horiek gogora ekarrita, gure omenaldia egin nahi izan diogu Hitzen Uberanen txokotik ere. Adiorik ez, Aitor Mazo.

Aitziber Garmendia: Mazo eta Mazo

Abadia (Garbiñe Ubedak Berrian)

Protagonista baten heriotza (Iñigo Astizek Berrian)


This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.