Sautrela 311

Larunbat honetan, abenduak 18, Sautrelako erredaktoreon ohiko galderetako bat argitzen saiatuko gara: zelakoak dira jainkoaren pare jartzen ditugun idazleak hiztegirik gabe? Gaiztakeriatan ibili ginen Durangoko Azokan. Idazleengana jo genuen eta zenbait hitz idazteko eskatu genien. Erantzuna?
Larunbateko saioan ikusi ahal izango duzue.

Elkarrizketarako garaia betiko idazle bati eskainiko diogu, Arantxa Urretabizkaiari. Donostiarrak duela gutxi argitaratu du bere azken eleberria, 3 Mariak izenekoa. Aspaldi zen ez genuela Arantxaren berri. Izan ere, 12 urte igaro dira azken liburua argitaratu zuenetik eta irrikitan gaude berarekin hitz egiteko. Zergatik utzi ote dio idazteari horrenbeste urtez?
Astero eskaintzen dugun irakurketa hautatuaren txokoa Angel Errori utziko diogu. The Pulp taldeko abeslari Jarvis Cockerren hitz batzuk irakurriko dizkigu. Hau guztia, betiko leku eta tenorean. Larunbata, abenduaren 18an, 15.15 inguruan, ETB1en.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>