Sautrela 316, urtarrilaren 22an

Aste honetan, urtarrilaren 22an emitituko den Sautrela saioa galdera batekin hasiko dugu: hil ondoren, nola nahiko zenuke besteok zu gogoratzea? Erantzun andana sor dezaken galdera da. Joxemiel Bidador ezagutu zutenek argi dute zein den erantzuna: oporretan egotea bezala zen Joxemielekin egotea. Pasa den urtean hil zen Joxemiel Bidador idazle nafarra. Gazte hil zen, berrogei urte besterik ez baitzituen zendu zenean. Bere lanaren itzalpean egon nahi izan dugu. Horretarako, Joxemielen lagunekin izan gara Iruñean. Erreportajean helduko diogu Bidador nor izan zen argitzeko lanari.

Elkarrizketarako gordetzen dugun txokoan Patxi Zubizarretaren bisita izango dugu. Haur eta gazte literaturan arras ezaguna da ordiziarra. Azken lana ordea, helduei eskaini die. “Joan” izeneko lanak, narrazioez gain, irudi eta musikaz taxututako DVD bat ere badakar. Zubizarretarekin bere azken lanari buruz eta orokorrean literaturaren inguruan ariko gara.
Azkenik, beti bezala, programarekin amaitzeko, ohiko irakurketa hautatua ekarriko dizuegu. Eider Rodriguezek Raymond Carver handiaren testu zati bat irakurriko digu.

Hau guztia, larunbata, urtarrilaren 22an arratsaldeko 15.15etatik aurrera, ETB1en.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>