SAUTRELA 317

Beste hizkuntzetatik gure hizkuntza txikira ekarritako lanak ugariak izan dira. Baita guretik kanpora itzuli ditugun lanak ere. Baina bada idazle talde txiki bat, noizbait euskara ikasi eta euskaraz idazten hasi zena. Euskaldun berriak diren idazleak dira; euskara hizkuntza zaila dela dioen teoria deusezten duten horiek. Erdaretatik etorri eta euskaraz idazten hasi ziren behin. Baina, nolakoa izan zen bide hori? Gai honen inguruan etorriko zaigu aste honetako erreportajea. Bi gonbidatu izango ditu erreportaje honek, biak ere euskaldun berriak: Laura Mintegi eta Lutxo Egia idazleak.
Elkarrizketako tartean aldiz, Jokin Ansorena izango dugu. ORDU BIETAN FRONTOIAN liburua idatzi du idazle donostiarrak, eta Alberdania argitaletxean argitaratu du.
Irakurketan, azkenik, Unai Elorriaga izango dugu.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>