Petri Atarrabiako literatur saria

Kontakizun laburren sariketa XXV. ediziora iritsi da

Atarrabiako Udalak antolatzen duen lehiaketa honetan, edonork har dezake parte. Kontakizuna osatzeko gaia librea da, baina horrelakoetan ohikoa den moduan, lanak jatorrizkoa eta argitaragabea beharko du izan. Gehienez ere, idazlan bakarra aurkeztu ahal izango da. Petri Atarrabiakoari eskainitako sariketaren epaimahaian izen handiko idazleak arituko dira: Rosa Regàs, Fernando Marías, Felipe Juaristi eta José María Romera. Idatziak aurkezteko epea abuztuaren 2an amaituko da.

Lehiaketa

-Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuak “Petri Atarrabiako Literatur Sariketa” gaztelerazko eta euskarazko kontakizun laburren XXV. literatur sariketaren deialdia egin du. Saria 2.500 euro izanen da modalitate bakoitzean.

-Nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Lan bat aurkeztu ahalko da gehienez idazleko eta hizkuntzako.

-Gaia librea izanen da eta lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute, gazteleraz ala euskaraz idatziak.

-Idazlanek 20.000 karaktere izanen dituzte gehienez espazioak barne.

-Idazlanaren bi ale aurkeztu beharko dira, plika sistema bidez kartazal itxian. Kartazalaren kanpoaldean honakoa idatzi beharko da: “Pedro de Atarrabia XXV. Literatur Sariketa” eta modalitatea. Honen barnean kontaketaren bi aleak, izengoitiz sinatuta, sartuko dira eta beste kartazal itxi batean, aurrealdean izenburua, izengoitia eta modalitatea idatzita izanen dituena, ondoko datuak erantsi beharko dira: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta NANaren fotokopia edo antzeko frogagiria.

-Idazlanak aurkezteko epea 2015eko abuztuaren 2an amaitzen da.

-Epaimahaia Rosa Regàs, Fernando Marías, Felipe Juaristi eta José María Romera idazleek osatuko dute

-Epaimahaiaren erabakia 2015eko azaroaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Sariak 2015eko azaroaren 30ean emango dira, herriko patroi San Andres egunean.

-Kontakizunak ondoko modu hauen bitartez ere aurkeztu ahalko dira:

Atarrabiako Kultur Etxean pertsonalki utzita.

Posta arruntaz Kultur Etxera igorrita (kale Nagusia 38. P.K. 31610 Atarrabia)

Posta elektroniko bidez cultura@villava.es helbidera igorrita, gaian hauxe jarrita: Pedro de Atarrabia XXV. Literatur Sariketa. Bi artxibo erantsi beharko dira: batean kontakizuna Microsoft Word XP formatuan izenburuarekin eta izengotiarekin eta bestean egilearen datuak (5. oinarriak zehazten duen moduan). Titulua kontakizunaren izenburua PLICA hitza ondotik duela izanen da.

-Ez da itzuliko aurkezturiko lanen orijinalik zein kopiarik. Ez da partehartzaileekin gutun-harremanik izango.

-Atarrabiako Udalak idazlan irabazleak argitaratu ahalko ditu. Hala ere egileak berak ere lan horiek aurrerago argitaratzeko eskubidea izanen du.

-Sariketan partehartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.