Hatsa elkartea eta ‘Eskuen sustraiak’


Susak kaleratutako liburuan oinarritutako Eskuen sustraiak errezitaldia eskaini zuten urtarrilaren 28an Senperen Hatsa elkartearen eskutik, ‘Maite ditugun olerkariak’ ekimenaren barruan. Hatsako Auxtin Zamorak ekimen berri eman zien bertaratutakoei: apirilaren 2an ‘Olerkarien eguna’ antolatu dute eta 3an ‘Hatsa Olerki bilduma’ berriaren aurkezpena.

Oier Guillanek idatzitako Eskuen sustraiak liburuan oinarritutako ikuskizuna eskaini zuten Asier Sarasolak (testuak eta ahotsa), Idoia Beratarbidek (pintura), Ander Fernandezek (musika) eta egileak berak. Haiekin batera ibili ziren oholtzan beste hainbat lagun ere: Iker Fernandez (poesia), Oscar Manso (musika), Alvaro Ledesma (musika) eta Imanol Carballo (musika eta ahotsa).
Jarraian entzun ditzakezue egun horretako audio grabaketa batzuk, zuzenekoaren gabezia tekniko eta freskotasun guztiarekin:
‘Lore inperfektuak’ poema:


Imanol Carballoren pieza:


Iker Fernandez eta Oscar Mansoren pieza:

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>