Harkaitz Canoren ‘Bukatu gabeko poemak’

Harkaitz Canok Bukatu gabeko poemak izeneko errezitaldia eskainiko du bihar Zarauzko Euskalduna tabernan, Kafe Torero egitarauaren barruan.

Hilean behin antolatzen dituzte kultur ekitaldiak Kafe Torero proiektuaren harira, Zarauzko Euskalduna tabernan. 2004aren bukaeran eman zioten hasiera ekimenari; ordutik ugariak izan dira ekitaldiak, sarritan ez ohiko proposamenak: diziplina artistiko ezberdinen arteko kolaborazioak, antzezlan txikiak, poesia errezitaldiak, kontzertuak…
Martxoan Errusiar gaua izeneko ikuskizuna estreinatu zuten, eta oraingo honetan Harkaitz Canoren Bukatu gabeko poemak da ikus-entzun ahal izango duguna. Canok azaldu digunez ideia “martxan dauden” poemak irakurri eta informalki komentatzea da ‘aspaldi honetan idazten ari naizen, baina bukatutzat ematen ez ditudan, edo poema jotzea eztabaidagarri den testuak leitzea da asmoa; koadernoetako zirriborroak ere bai batzuetan’.
Bihar 21:30ean jarri dute hitzordua.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>