Haur zein gazte literatura itzulpenak saritzea du xede
Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpen onenak saritzea du xede. Honakoan, hamabigarren edizioa beteko du Vitoria-Gasteiz Sariak. Azken bi urteotan Gasteizko itzultzaileetara mugatu zuten partehartzea. Aurten, abiatu zeneko oinarrietara itzuli da sariketa eta Gasteizen erroldatuta ez dauden itzultzaileek ere har dezakete parte.

Sari bana emango da, bi sail hauetan:
- Haur literatura (6-12 urtekoei zuzendutako obrak), diploma eta 9.000 euro.
- Gazte literatura (13-18 urtekoei zuzendutako obrak), diploma eta 9.000 euro.
Proposamenak aurkezteko epea 2015eko irailaren 11n amaituko da (deialdia argitaratu denetik bi hilabetera).
Deialdiaren xehetasun gehiago, esteka HONETAN.