Ulises euskaratzearen odisea

Xabier Olarra Lizasok James Joyceren ‘Ulises’ ekarri du euskarara. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu du gaur eguerdian eta jakinmin handia sumatzen zen kazetarien zein bertaratutako lagunen artean.

“Ulises beste hizkuntza batera itzultzea beti da mugarri handi bat”. Halaxe adierazi du Gotzon Egiak. “James Joyce-ren narrazioak etengabe jartzen dizkio harri kozkorrak bidean itzultzaileari”. Eta harri horiek ezin dira saihestu. Ezin da txanda-pasa egin. Jatorrizkoak berak ere, estilo edota lexiko aldetik bere zailtasunak ditu. Horregatik nabarmendu du mugarriarena Egiak: “Xabier Olarraren itzulpena euskal itzulpengintzan mugarri handi bat izango da, zalantzarik gabe”.

Idazleaz, obraz eta batez ere itzulpen prozesuaz luze zabal hitz egin du Xabier Olarrak. Igela argitaletxearen web orrian topatuko dituzue prentsaurrekoan eman dituen azalpenak. Bideo honetan duzue bere azalpenaren pasarte bat.

Itzulpen honen harira, ‘Molly Bloom, emakume baten aurpegiak’ antzerki lana emango du Agerre Teatroa konpainiak, irailaren 8an arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

This entry was posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia. Bookmark the permalink.

Comments are closed.