Hiru narrazio liburu eta nobela bat, Susa argitaletxearen eskaintza

Gotzon Barandiaran, Harkaitz Cano, Andoni Urzelai eta Bea Salaberriren berrienak

Argitaletxeak hasi dira udazken-neguko eskaintzaren berri ematen. Aurrekoan, Elkar argitaletxearen nobedadeak izan genituen hizpide. Susa argitaletxeak gaur eman du bere asmoen berri. Gotzon Barandiaran, Bea Salaberri, Andoni Urzelai eta Harkaitz Canoren lan berrienak plazaratuko dituzte datozen hilabeteetan. Eta baita Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru zenbaki berri ere: Ingeborg Bachmann, Eugenio Montale eta Jorge de Senaren antologiak.

SusaNobedadeak2015Urria

Gotzon Barandiaranek bigarren nobela plazaratuko du laster. Susak aditzera eman duenez, Gidariaren okerra izenburua darama Larrabetzuko idazlearen nobela berriak. Bea Salaberriren lehen idazlana, ordea, ipuinez osatuta egongo da eta lan honen izenburua ere aurreratu dute: Baionak ez daki. Andoni Urzelai eta Harkaitz Canoren idazlan berrienak ere plazaratuko ditu Susak. Salaberrirena bezalaxe, Urzelai eta Canoren liburuak ere narrazio liburuak izango dira.

 

Urrian, Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru ale berri

Oraingoan, Nagore Tolosa, Anjel Lertxundi eta Rikardo Arregi aritu dira itzultzaile lanetan. Eta Ingeborg Bachmann, Eugenio Montale eta Jorge de Sena ekarriko dituzte euskarara, hurrenez hurren.

Alegia, Ingeborg Bachmann idazle austriarraren antologia Nagore Tolosak itzuli du. Eugenio Montale italiar poetaren poemak, aldiz, Anjel Lertxundik. Eta Jorge de Sena poetaren konpilazioaz Rikardo Arregik arduratu da.

Kaierak2015Urria

Hiru kaiera berrien azalak.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.