Kattalin Minerren egitasmoak irabazi du XVIII. Igartza Saria

Hemezortzi urteotan saritu dituztenen izenetan erreparatzen baduzu, ondorio honetara iritsiko zara: euskal letretan, harrobi lana egin du Igartza Beka Sariak.  Aurten, hamabost proiektu aurkeztu dira eta Kattalin Minerren idazlana izan da epaimahaiak hobetsi duena. 6.000 euroko dirulaguntza jasoko du eta gutxi asko urtebeteko epea izango du aurkeztu duen idazlanari nobela forma emateko.

Kattalin

Egitasmo bat baino ez da oraingoz. Hala ere, nobela-proiektuaren xehetasun batzuk aurreratu ditu gaur eskaini duen prentsaurrekoan. Jezabelek –hala du izena pertsonaia nagusiak– gora egin du enpresan, espero ez zuen herentzia bat ere jaso du, eta horri esker etxe bat erosi. Lanean nahiz bizitzan, etengabe erabakiak hartzen ohitua dago, eta zirt-zart egin ohi du, zalantza handirik gabe. Hala ere, txikikeria baten aurrean paralizaturik geratuko da halako batean, aurrera egin ezinda…

Nobelaz eta pertsonaiaz mintzo da ondoko bideoan:

Aurtengo edizioan Ana Jaka, Igor Estankona eta Danele Sarriugarte aritu dira epaile lanetan.

 

Igartza Sariaren irabazleak

1998 Julen GabiriaConnemara gure bihotzetan.

1999 Xabier EtxeberriaEgun denak ez dira berdin. Akzesita: Jasone OsoroKorapiloak.

2000 Fernando MorilloOrtzadarra sutan.

2001 Unai ElorriagaVan’t Hoffen ilea.

2002 Julen GabiriaHan goitik itsasoa ikusten da.

2003 Asel LuzarragaKaronte.

2004 Karmele JaioAmaren eskuak. Akzesita: Peru Magdalena, Lile.

2005 Uxue AlberdiAulki bat elurretan.

2006 Jon MartinEro.

2007 Katixa AgirreHabitat. Akzesita: Irati JimenezNora ez dakizun hori.

2008 Eider RodriguezKatu jendea.

2009 Uxue ApaolazaHiltzailea.

2010 Garazi KamioBeste norbaiten zapatak.

2011 Goiatz LabandibarGeltokiak edo helduta entzuteko abestiak.

2012 Danele SarriugarteMamuak.

2013 Mikel Ayllon, Ez tiro egin anbulantziei.

2014 Unai Villena, Hauts haietatik (2016 urte hasieran argitaratuko da).

2015 Kattalin Miner, Kafe beteak (2016an argitaratuko da).

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.