Gurpilen negarra

Ibilbide luze samarrak egiten genituen gaztaroan, eta bera genuen beti garaile. Nahiz eta euria erruz bota edota eguzkiak gogor jo, etxeko tinbrea jotzen zigun, bizikleta ondoan zuela. Argazkiz betea zuen logela. Aldizkariz mukuru gau-mahaia.

Begietan, bi gurpil.

Eskolako lagunekin lehen karrera serioetan parte hartu zuen, baina ezinean… Zaldiak ziruditen besteek, eta bera, aldiz, asto makal abaildua. Are gehiago entrenatu eta elikadura zaindu, baina alferrik. Akabo! Ezin horrela jarraitu.

Dudatu-Onartu-Puztu-Itzaldu-Negartu-Aitortu.

Pedal- eta bihotz-kolpeka eragindako sorgin-gurpil.

Hamaika kirol-bizitza bukatu edo hil.

Begietan, bi punpuil.

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.