Kortxoenea bizirik

kortxo-prentsaurrekoa

Asteburu mugitua bizi berri dugu euskal kulturgintzan. Batetik, Tabakalera gunearen irekiera polemikoa, zeinean egitarauaren barruan aktuatzen zuen Pottors ta Kilto taldeak Kortxoenearen aldeko aldarria helarazi zuen, antolatzaileen egoneza sortuz. Bestetik, Kortxoenea eta Kukutzaren aldeko manifestazioak Donostian eta Bilbon hurrenez hurren. Kortxoenearen egoeraren harira “Kortxoeneak elkartu gaitu” manifestua plazaratu dute kulturgintzako hainbat kidek, tartean literaturaren arlokoak. Asteburu honetako gertakizun zehatzez haratago, kultur ereduen inguruko eztabaidaren beharra bor-borka sumatzen da.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.